Zikloia, Libiaren «gaitasunak gainditu dituen hondamendia»

Gutxienez 6.800 lagun hil eta 10.000 inguru desagertu dira 'Daniel'-ek eragindako uholdeen ondorioz

Libia ipar-ekialdeko Derna hiria, atzo. GURUTZE GORRIA / EFE.
2023ko irailaren 14a
00:00
Entzun
TRIPOLI. Libiako Presidentetza Kontseiluko buru Mohamed Yunus al-Menfi argi mintzatu zen atzo herrialdeko ipar-ekialdearen egoeraz aritzerakoan: «gaindituta» daude. Are, Daniel zikloia «Libiaren gaitasunak gainditzen dituen hondamendi bat» izan da.

Lerro hauek idazterakoan, behin-behineko datuen arabera, 6.872 dira uholdeengatik hildakoak, eta 10.000 desagertuak; hori bai, agintariek eta gobernuz kanpoko erakundeek uste dute hildakoen kopuruak are gehiago egingo duela gora datozen egunetan. «Itsasoa etengabe ari da gorpuak botatzen», adierazi zion atzo Reuters berri agentziari ekialdeko GSU Elkartasun Nazionaleko Gobernuko Abiazio Zibileko ministro Hitxem Txkiuatek.

Erreskate lanetarako nazioarteko laguntza pixkanaka ari da iristen, eta gehiagoren beharra aldarrikatu zuten atzo bai GSUk, bai mendebaldean dagoen eta nazioarteak aitortzen duen GNU Batasun Nazionaleko Gobernuak —Libia bitan zatituta dago erakundeei eta gobernabideari dagokionez—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.