Mundua

Zipre bitan banatzen duen hesia botatzen hasi da greziar-zipretarren Gobernua

"Borondate oneko keinua" dela agertu dute, komunitate turkiar-greziarrarekin elkarrizketa abiatzea errazteko. 1974tik hesi horrek bitan zatitzen du Nikosia hiriburua, eta, oro har, Zipre bera.

2007ko martxoaren 9a
18:50
Entzun
Bart gaueko hamaikak aldera hondeamakinen laguntzarekin hasi dira Nikosia banatzen duen hesia botatzen, ezustean, aurrez iragarri gabe. "Borondate oneko keinua da hau", esan die kazetariei Christodoulos Pashiardes greziar-Zipretarren Gobernuko bozeramaileak. Turkiar-greziarrekin hitzegiteko pestutasuna agertu du, baina horren aurretik desmilitarizazioa eskatu du hurrengo urrats gisa.

Hesia bota arren oraingoz bizilagunek Nikosiako alde zaharrean alde batera eta bestera ibiltzeko murrizketak izango dituztela zehaztu du Parshiadesek,hain justu, lehenago aipatutako desmilitarizazioa gauzatu arte. Turkiako militarren erretiratzea eta inguru guztitik minak kentzea jarri ditu baldintza gisa.

Urtarrilean turkiar-greziarrek "borondate oneko" beste keinu bat egin zuten: greziar-zipretarren arabera lerro berdearen eremua urratzen zuen oinezkoentzako zubi bat bota zuten.

Ziprek 1960an lortu zuen independentzia, Erresuma Batuaren kolonia izan ondoren. Segituan hasi ziren komunitate greziar-zipretarraren eta turkiar-zipretarraren arteko liskarrak. Hala, 1963an eremu berdea ezarri zuten Nikosia erdialdean. 1974an Turkiako Armada sartu zen Zipren, eta iparraldean turkiar-greziarren Gobernua ezarri zuten, nazioarteko komunitatean Turkiak soilik hartzen duena aintzat. Turkiako Armada sartu zenean eraiki zuten uhartea bitan banatzen duen hesia.

Zipreko arazoa konpontzeko erreferenduma proposatu zuen NBEk 2004an. Turkiak-zipretarrak ados agertu ziren. Ez, ordea, greziar-zipretarrak, planteamendua beste komunitatearen aldekoa zela iritzita. Harrezkero, eta orain arte, ez dute egin elkarrengana hurbiltzeko urratsik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.