Zipren bi estatu sortzearen alde agertu da Erdogan lehenengo bidaia ofizialean

Erdoganen lehenbiziko bisita ofiziala, Nikosian. KATIA CHRISTODOULOU / EFE.
2014ko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NIKOSIA. Turkiako presidente gisa egindako lehenbiziko bidaia Ipar Zipreko Turkiar Errepublikara egin du Recep Tayyip Erdoganek. Han, irlako bi aldeen arteko negoziazioen alde mintzatu da, eta bi estatuko irtenbide bat adosteko eskatu du: «Helburua da amaieran bi erreferendum egitea». Turkiarrek 1983an aldarrikatu zuten Ipar Zipreko Turkiar Errepublika, baina, oraingoz, Ankarak baino ez du aitortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.