Nikosiako gobernuaren aginduz, petrolioa aurkitzeko prospekzioak egiten hasi ziren igandean Mediterraneoan, Zipreko kostan; inguru ekonomiko izendatu dute eremua. Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak, ordea, ez du begi onez ikusi, eta iragarri du aste honetan bertan bera ere Zipreko kostan prospekzioak egiten hasiko dela.
Turkiak okupaturik dauka Zipreko uhartearen heren bat, eta ez du Nikosiako gobernua onartzen. Erdoganen hitzetan, Ziprek ez du aginpiderik uhartearen inguruko uretan, eta erabaki horrek eragina izango du Zipre greziarraren eta Zipre turkiarraren arteko bake elkarrizketetan.
Zipreren eta Turkiaren arteko itsasoaren auzia gaiztotu dute gas ustiaketek
Zipreko uretan petrolioa aurkitzeko prospekzioak aste honetan hasiko dituela iragarri du Erdoganek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu