ekialde hurbila

Zisjordaniatik 2.300 beduino ez kanporatzeko eskatu dio AIk Israeli

Amnesty Internationalek dio Israelgo agintariek etxebizitza eskubidea bermatu behar dutela; Jerusalemen dagoen zabortegi baten ondora eraman nahi dituzte.

2012ko otsailaren 9a
10:33
Entzun

AI Amnesty Internationalek Israeli eskatu dio Zisjordaniatik 2.300 beduino kanporatzeko plana albo batera utz dezan. Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroari egin dio eskaera; Jerusalemen dagoen zabortegi baten ondora eraman nahi dituzte.

"Zisjordaniako inguru ahulenetan bizi diren milaka beduinok euren etxeen eta ondasunen suntsipenari aurre egin behar diete Israelen plan honekin. Asko iheslari gisa erregistratuta daude eta horietako batzuk lekualdatuak izan dira 1948tik", esan du Ann Harrison HRW Human Rights Watch erakundeak Ekialde Hurbilean duen zuzendariordeak.

"Israelgo agintariek etxebizitza eskubidea bermatu behar diete planak eragiten dien 20 komunitatetako biztanleei, baita Zisjordania okupatuan bizi diren palestinarrei ere", gaineratu du.
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.