Mundua

Zisjordaniatik beduinoak kanporatzea agindu du Israelek

27.000 beduinori eragingo die Israelgo Gobernuaren planak. Nazioarteko legediaren arabera gerra krimena da hori.

2011ko irailaren 14a
11:23
Entzun

Israelgo Gobernuak Zisjordaniako C gunean bizi diren 27.000 beduino kanporatu egingo ditu, eta beste leku batera eramango ditu, nahi edo ez. Jerusalemen bizi diren 2.400 beduinoak botako ditu lehenik. Modu horretan Maaleh Adumim kolonia handitu ahal izango du.

Plana 2012ko urtarrilean hasiko da praktikan jartzen, baina jada hilabete batzuk darama beduinoen kanpalekuetako txabolak botatzen. Plana ez dute beduinoekin adostu eta iritzia ere ez diete eskatu. Bai beduinoek baita gobernuz kanpoko erakundeek horien aurkako indarkeria handitu dela salatu dute.

Uztaila amaieran, Al Baqaa beduino komunitateak Ramalan zituen lau kanpalekuan kendu behar izan zituen. Izan ere, kolonoen erasoa jasan ondoren, Poliziaren jazarpena jasan behar izan zuten; lau palestinar atxilotu zituzten.

C gunea lurralde okupatuetan dago. Nazioarteko legediaren arabera jendea lurralde batetik kanporatzea gerra krimena da, baita koloniak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.