Sortuk Muguruza eta Brouarden ondarea «defendatuko» du

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte ezker abertzaleko bi militanteen heriotzaren urtemugaren harira

Erredakzioa
Bilbo
2013ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Hurrengo asteazkenean 29 eta 24urte beteko dira Espainiako talde parapolizialek Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituztela, eta urtero legez, haiek gogoratzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Sortuk deituta, Bilboko Abandoibarrako EHUren paraninfoan egingo diete omenaldia HBko bi kide ohiei, Santi eta Josu, herriarenak zarete lelopean, asteazkenean, 19:30ean. Horrez gain, hiru hitzaldi antolatu dituzte. Aurrena astelehenean izango da, Bilbon. Iñaki Egaña historialariak eta Hasier Arraiz Sortuko Kontseilu Nazionaleko koordinatzaileak hartuko dute hitza, Brouard eta Muguruzaren lana eta ezker abertzalearen aurrera begirako erronkak aztertuko dituzte. Asteartean, Gernikan (Bizkaia), Espainiako Estatuaren indarkeriaren biktimez arituko dira Egaña bera eta Iker Casanova ezker abertzaleko kidea. Azkenik, ostegunean, Ondarroan (Bizkaia), GALen zigorgabetasunaz mintzatuko dira Egaña eta Casanova.

Atzo aurkeztu zituzten ekitaldiak Pernando Barrena eta Maribi Ugarteburu Sortuko bozeramaileek. Azpimarratu zuten aurrera begira Sortuk ezker abertzaleko bi militante horien ondarea defendatuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.