Albistea entzun

'D3M eta Askatasuna auzia'. Epaiketa Auzitegi Nazionalean

Garai berriekin bat ez datorren epaiketa dela salatu dute

Hainbat lagun joan dira Madrilera auzipetuei babesa ematera; haien artean, alderdietako ordezkariak ere bai

Epaiketa politikoa dela salatu dute, eta egoera «larria» eta «onartezina» dela
Auzipetuei babesa ematera joandako ordezkari politikoak, atzo, Auzitegi Nazionalean.
Auzipetuei babesa ematera joandako ordezkari politikoak, atzo, Auzitegi Nazionalean. THOR CASTRO / ARGAZKI PRESS

Oihana Elduaien - Berriemaile berezia

2012ko maiatzak 4 - Madril

D3M eta Askatasuna auzian epaitzen ari diren 13 lagunei elkartasuna adieraztera hainbat lagun joan ziren atzo Madrilera, Espainiako Auzitegi Nazionalak San Fernando de Henares herrian duen egoitzara. Autobusean joan ziren gehienak, eta txaloka eman zizkieten animoak epaituei, auzitegira sartu zirenean. Adarra ere jo zuen batek.

Herritarren artean, ordezkari politikoak ere bazeuden. Ezker abertzaleko Pernando Barrena eta Joseba Permach joan ziren, esate baterako, EAko Pello Urizar, Alternatibako Oskar Matute eta Aralarreko Jon Salaberria. Epaiketa hasi aurretik, gertatzera zihoana «larria» zela salatu zuten guztiek, eta ez datorrela bat Euskal Herrian den garai politikoarekin. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria ere han zen.

Egiten ari diren epaiketa erabat politikoa dela salatu zuen Pernando Barrenak. Politika egiteagatik ari direla epaitzen 13 lagunak, eta hori, «Euskal Herrian den garai politikoa, tempus politikoa sortu dutenen aurka» egingo dela. «Hauteskunde plataforma bat sortzeko delitu larriagatik epaitzen ari dira». Hala, ohartarazi zuen «norbaitek» azalpenak eman beharko lituzkeela «zuzenbide estatu batean herritarrak epaitzen direlako hauteskunde plataforma bat osatzeagatik».

Barrenaren ustez, epaiketak argi erakusten du «batzuek» ez dutela «gauzak aldatzeko inolako gogorik». Nolanahi ere, sinetsita dago «presio politikoz eta presio mobilizatzailez» gauzak alda daitezkeela, eta, horregatik, bihar Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin zien herritarrei.

Pello Urizar EAko idazkari nagusia ere Madrilen izan zen, eta salatu zuen epaiketa «dena ETA dela dioen argudio zaharra erabiliz» ari direla egiten. Kezkagarritzat jo du «garai berrietara iristeko» lan egin dutenak epaitzea, «konpromiso pertsonala» hartu dutenak epaitzea. Urizarren iritzian, iraganeko formulei jarraitzen die epaiketak, baina, «iraganeko egoera baten azkeneko kolpeak» direla uste du: «Aldaketa onartu nahi ez dutenenen azkeneko kolpeak». Euskal gizarteak argudio horiek gaindituta dauzkala nabarmendu zuen, eta egoera gainditzearen alde lan egingo duela aurreikusi zuen: «Inplikatuko da».

Alternatibako bozeramaile Oskar Matuterentzat ere, garaiz kanpo dago epaiketa. «Euskal Herrian den garaiarekin ez dator bat». Haren ustez, horrek erakusten du «Espainiako justizia sistemaren ahultasuna, Espainian demokrazia eskasa» arnasten dela. Epaiketak «iraganean iltzatutako estrategia bati» jarraitzen diola salatu zuen, eta euskal gizarteak eskatzen duenari bizkar ematen diola. Gizarteak Espainiari «jarrera proaktiboa» eskatzen diola nabarmendu zuen, eta hori ez dela egiten «konfrontazio demokratikora iristeko lan egin dutenentzako espetxe zigorrak eskatuta». Matuteren iritzian, epaiketa hau oztopoa da bake eta elkarbizitza prozesuan aurrera egiteko. «Gizartea motor eta protagonista izatea nahi badugu, jaramon egin behar diogu gizarteari, eta baita PPk ere».

Aralarren zuzendaritzako kide Jon Salaberriaren iritzian, berriz, «astakeria antidemokratikoa» da epaiketa. «Politikan parte hartu nahi izan dutelako epaituko dituzte, beren eskubide zibil eta politikoak erabiltzeagatik». Onartezina dela esan du. Hala, «epaiketa politikoak, Auzitegi Nazionala eta baliatzen dituzten salbuespen legeak soberan daudenez, desagertu egin behar lukete. Antidemokratikoak dira, eta oztopoak gaur eguneko bake eta demokraziarako prozesuan», esan du.

Gaur ordezkari sindikalak

Atzoko auzi saioan ordezkari politikoen babesa eta elkartasuna izan zuten D3M eta Askatasuneko auzipetuek, eta gaur ordezkari sindikalena edukitzea espero da.

ELAk eta LABek ohar banatan jakinarazi zutenez, Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak auzitegian izango dira gaur. Auzia bertan behera uzteko eskatu du ELAk oharrean, eta «partaidetza politikorako eskubidea» urratzen dela salatu du. LABek ere salatu du auzia, eta ohartarazi du parte hartze politikorako eskubidea ezin dela inor zigortzeko arrazoi izan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak errepikatzeko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak EAren eskaera tramitera onartu du, eta alderdiaren primarioak errepikatzea agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.