Albistea entzun

Europako hauteskundeak. Kanpaina

«Gazte errebeldeen ahotsa» izan nahi du EH Bilduk; «sistema pitzatzeko tresna»

Koalizioko kideek uste dute Europako instituzioetan parte hartu behar dela egungo eredua aldatzeko
EH Bilduko gazteak, Josu Juaristi zerrendaburuarekin, atzo.
EH Bilduko gazteak, Josu Juaristi zerrendaburuarekin, atzo. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Erredakzioa -

2014ko maiatzak 20 - Donostia

«Gazte errebeldeen» ahotsa. Egungo sistema «pitzatu» eta Europa «oinarrietatik» aldatu nahi dutenen «tresna». Hori da Europako Parlamenturako hauteskundeei begira EH Bilduk Euskal Herriko gazteei proposatzen diena. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako campusean eginiko ekitaldi batean, Ikoitz Arrese eta Aitziber Salazar koalizioko kideek hilaren 25eko hauteskundeetan botoa ematera «animatu» dituzte gazteak. Aitortu dute EH Bildukoek ere «urrun» ikusten dituztela Europako instituzioak, baina azpimarratu dute beharrezkotzat jotzen dutela botoa ematea, Europaren «egungo eredua» eta «sistema» bera «pitzatzen» hasteko aukera ere badelako instituzio horietan parte hartzea. Koalizioko gazteekin eta ekitaldira bildu direnekin izan da Josu Juaristi Herriek Erabaki plataformako zerrendaburua.

Euskaraz eta gaztelaniaz irakurritako testu baten bidez, Arresek eta Salazarrek adierazi dute Europa «gaixo» dagoela eta azpimarratu dute horren «sintoma eta ondorio» direla, besteak beste, «langabezia, prekarietatea, homofobia eta arrazakeria». «Sendabidea», haatik, gazteen esku ere badagoela gogoratu dute. Koalizioko kideen arabera, «errepresioaren aurka borrokatzeko tokia» da Europa, eta horretan aritzeko «tresna» EH Bildu. Horrekin batera, uste dute Europa «behetik gora» eraiki behar dela eta gazteak politiken «oinarrian» jarri behar direla.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.