Albistea entzun

Bielorrusian 600 lagun baino gehiago atxilotu dituzte bozen ostean

Lukaxenkorentzat, oposizioko protestalariak «gaizkileak» dira; botoen %79,7 eman dizkiote iruzur salaketen artean

Nazioarteak bozketaren baldintzak kritikatu ditu, eta manifestazioen jazarpena salatu du

Allande Sokarros -

2010eko abenduak 21

Aleksander Lukaxenkok laugarren aldiz eskuratu du presidentetza Bielorrusian. Bera hautatu dutela iragarri eta berehala, baina, egundoko protesta oldea piztu du herrialdean. Oposizioaren manifestazio jendetsuei, ordea, gogor iharduki die aginteak; Lukaxenkok berak «gaizkile, basati eta suntsitzailetzat» jo ditu protesta egileak. Minsk hiriburuan izandako protestetan Poliziak baliatutako indarra ere babestu du. Poliziak 630 lagun atxilotu ditu, tartean, presidentearen kontra lehiatu diren oposizioko bederatzi hautagaietatik zazpi.

Hauteslekuak doi-doi itxita zirela, oposizio indarrek aurreko egunetan eginiko deiari erantzunda, milaka lagun elkarretaratu ziren herenegun iluntzean hiriburuko kale eta plazetan. Urriko plazan, 30.000 lagunetik gora bildu ziren, eta giroa berotzen hasi zen, bozketaren emaitzak jakitean. Lukaxenkoren garaipenaren berri izatean haren kontra oihuka hasi ziren herritarrak. Gobernuaren eta Parlamentuaren egoitzak dauden plazara abiatu ziren orduan; Independentziaren plazara. Han, giroa are gehiago sumindu zen, manifestariak saiatu zirelarik egoitzan indarrez sartzen. Uneotan ziren ehunka lagunak aski laster milaka ziren, eta poliziek gogor egin zieten aurre. Manifestariak sakabanatzean, horietatik asko harrapatu zituzten, tartean bozetan lehiatu ziren bederatzi hautagaietatik zazpi.

«Ez da iraultzarik izango»

Bielorrusian agintearen aurka orain arte sekula izan ez den protesta oldeaz mintzatu da Lukaxenko: «Hori ez da demokrazia, gaizkiletza hutsa baizik». Telebista kate publikoan eginiko agerraldian agintari gorenak protestak salatu ditu: «Minsken gertatutakoak gaizkile eta txikizio egileen ekintzak baino ez dira. Hau guztia nire kontra lehiatu diren eta galdu egin duten oposizioko agintarien manuz gertatu da». Poliziaren jokaera txalotu ostean, «basati eta suntsitzaile» guztiak espetxean sartuko dituela ohartarazi du: «Bielorrusian ez da istilurik eta iraultzarik izango». Hamabost urteko kartzela zigorrak ere ezartzen ahal dizkiete.

Emaitzak herenegun jakinarazi zituen Hauteskunde Batzordeak. Aleksander Lukaxenkok, zenbaketa horren arabera, botoen %79,7 bereganatu ditu. Hautagai Guztien Kontra taldea gelditu da bigarren —%6,4—, eta gainontzeko zortzi hautagaietatik bakar bat ez da %3ra iritsi; Andrei Sannikovek botoen %2,6 baino ez ditu jaso. Oposizioak iruzurra salatu du, eta nazioarteak ere zalantzan jarri du emaitza hauen sinesgarritasuna. ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeak behatzaile talde bat bidali zuen Bielorrusiara, eta, horren arabera, «hauteskunde hauek ez diote herrialdeari demokraziako abiada eman». Ameriketako Estatu Batuek eta Europako Batasunak, berriz, jazarpena salatu eta atxilotutakoak askatzeko eskatu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Mafapo Positibo Faltsuen Amak elkarteko kide batzuk, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Kolonbiako positibo faltsuak

Cecilia Valdez

Uriberen agintaldian, militarrei emaitzak galdegiteko asmoz aurrera eraman zuten Segurtasun Demokratikoaren Doktrina. Egiteko hark premiaturik, soldaduek milaka gazte pobre exekutatu zituzten judizioz kanpo. Soachan 2007 eta 2008 artean gertaturikoa da adibideetako bat.
 ©DAVID FERNANDEZ

«Marokok ikasi du horrelako ekintzek dirua ematen diotela»

Olatz Silva Rodrigo

Ekainaren 24an Melillan gertatutakoa argitu nahian, ikerketa egin du Lighthouse Reportsek. Eta bertan hartu du parte Jose Bautista kazetariak. Pertsona bat Espainiaren kontrolpeko lurraldean hil zela egiaztatu dute.
Pedro Castillo, Poliziaren autoan, asteazkenean atxilotu berritan. ©RENATO PAJUELO/ EFE

Pedro Castillok Mexikori egindako asilo eskaera berretsi du kartzelatik

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Peruko presidente ohia preso egongo da, oraingoz, hilaren 13ra arte. Dina Boluartek Mexikoren esku utzi du asilo eskaeraren auzia.

Europako Parlamentuak Estrasburgon (Frantzia) duen egoitza. ©EFE

Europako Parlamentuko presidenteorde bat atxilotu dute, ustelkeria egotzita

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Bost lagun atxilotu dituzte guztira. Poliziaren arabera, Qatar Europako Parlamentuan hartzen dituzten erabaki politiko eta ekonomikoetan eragina izaten ahalegindu zen, besteak beste, atxilotuen bidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...