Albistea entzun

Masek pazientzia eskatu du nazioaren eraikuntzaren alorrean

Artur Masek «Kataluniako nazioaren eraikitzailea» dela esan du Generalitateko presidente karguaren zina egiteko orduan

Polizia etxeetako kamerak kenduko dituela iragarri du Felip Puig Barne sailburu berriak

Elixabet Epelde -

2010eko abenduak 28

Artur Mas (Bartzelona, 1956) Kataluniako Generalitateko presidentea da jada, aurrez bi saiotan huts egin eta zazpi urtez CiUko buru gisa oposizioan aritu ostean. Atzo hartu zuen kargua, Generalitateko Sant Jordi aretoan, eta «Kataluniako herriarekiko erabateko fideltasuna» hitzeman zuen. Jose Montilla presidente ohiak aginte domina ezarri zion Masi, eta besarkada batekin irudikatu zuten botereen eskualdatzea.

«Ez naiz matxinatu bat, ezta askatzaile bat ere, Kataluniaren, nazio katalanaren eraikitzailea baizik», esan zuen Masek. Hain justu, estatuak «eraikuntza artifizialak» direla esan zuen. Herri eta nazioek, aldiz, milaka urteko garrantzia dutela azpimarratu zuen kargua hartzerakoan. Dena den, pazientzia eskatu die herritarrei «Kataluniaren eraikuntza nazionalaren alorrean». Ez baita pazientzia gutxikoentzako moduko lana, presidente berriaren hitzetan. «Askok desiratzen dugun Kataluniako nazioaren osotasunak etengabeko lana, ilusioa eta ezer galdutzat ez ematea eskatzen du», gehitu zuen Masek.

Presidente kargua «une zail batean» hartu duela dio CiUko buruak, eta, horrexegatik, betebeharretan jarriko duela arreta, eskubideak erreklamatu ordez. Kataluniari eta Kataluniako 7,5 milioi herritarrei zerbitzatzeko gogo betez dagoela esan zuen agintza ekitaldian. Hain zuzen ere, horixe eskatu zion Jose Montillak Kataluniako presidente gisa eman zuen azken hitzaldian. «Ekintzak, eta ez hitzak», esan zuen Montillak. Katalanei, nazionalismoaren ardurak alde batera utziz, etorkizunari baikor heltzeko eskatu zien: «Kataluniako gizartea egiteagatik arduratuago bizi dadila izateagatik baino».

Agurrean, bere egitekoari umiltasunez ekingo diola azaldu zuen,baina ez zuen argitu etorkizunean zertan aritzeko asmoa duen.

Masen gobernu berria

Artur Masen izendapenarekin batera gobernuko kide izango direnen izenak iragarri dituzte. Sailburu berriek asteazkenean bertan kargua hartzea da presidente berriaren asmoa.

Ferran Mascarellen izendapenak eragin du polemika handiena. Kataluniako sozialisten kultur politikaren ikur izan baita azken urteotan. Lehenik, Bartzelonako Udaleko Kultura zinegotzi gisa aritu zen, eta gerora, Pasqual Maragallen agintaldian, Kultura sailburua izan zen. Oraingoan, berriz izango du kargu hori, baina Masen gobernu berriaren barruan. Mascarellek Montillarekin hitz egin zuen CiUri baiezkoa eman aurretik, eta PSC utziko zuela ere iragarri zion.

Felip Puigek iragarri duen lehen neurria ere polemikaz inguratuta iritsi da. Puigek Barne Sailaren ardura izango du, eta Mossos d'Esquadraren polizia etxeetan kamerak kentzea aztertuko duela esan baitu.

2007an, orduko Barne sailburu Joan Saurak polizia etxe guztietan kamerak jartzeko agindua eman zuen. Neurriak bi helburu zituen: tratu txarrik ez egotea, batetik, eta salaketa faltsuak galarazte, bestetik.

Les Cortseko (Bartzelona) polizia etxeko kamerei esker, hain justu, bi mosso emakume bat jipoitzen erakusten zuten irudiak argitara eman zituzten. Alderdi gehienek bat egin zuten orduan Saurarekin. Amnesty Internationalek ere txalotu zuen Barne Sailaren erabakia.

PPk eta CiUk, baina, neurriaren aurka egin zuten hasieratik. CiUren arabera, Sauraren proposamenaren helburua, Poliziarekiko «mesfidantza» sortzea eta Poliziaren «kriminalizazioa» eragitea zen. Puigek oraindik ez du karguaren zina egin, baina kamerak eraginkorrak diren edo ez aztertuko duela iragarri du. Eta beharrezkoa bada, orain arte jarri direnak kenduko dituela argitu du.

Oposizioan eskarmentua

Bederatzi urte igaro dira Jordi Pujolek Artur Mas bere ondorengo izendatu zuenetik. Alderdiaren barruan liskarrak sortu zituen erabaki hark, besteak beste, Josep Antoni Duran i Lleidak ere Pujolen ondorengo izateko esperantza zuelako.

Bi saiotan huts egin zuen Masek. Hauteskundeetan CiUk beste alderdiek baino eserleku gehiago lortu bazituen ere, PSC, ERC eta ICVren arteko hirukoak eragotzi zuen 2003an eta 2006an Mas presidente izatea. Hirugarren ahaleginean heldu zaio garaipena. Gainontzeko alderdiei ateratako alde handiak ezinezko egin du oraingoan hirukoaren ituna. Zazpi urtez oposizioan egon ostean heldu da, beraz, presidentetzara. Hain justu, 2003an, presidentetzara lehen aldiz aurkeztu zenean, ez zuen eskarmentua duela esan zuen kargua hartzeko orduan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Hainbat sudandar, herrialdeko armadaren aurkako protestan, ekainaren 3an, Khartum hiriburuan. ©ELA YOKES / EFE

Sudango krisi politikoa gainditzeko akordioa sinatu dute junta militarrak eta oposizioak

Mikel O. Iribar

Hitzarmenaren helburuak dira «gobernu zibila» osatzea eta bi urteko epean bozak egitea. Parlamentuko eserlekuen %40 emakumeek beteko dituzte. Estatuko hainbat eragilek itunaren aurkako protestara deitu dute.

Emakume bat burua estalita, atzo, Teherango kaleetan. ©STRINGER / EFE

Mobilizazioei eusteko eskatu dute Iranen, Moralaren Polizia desegin dutela zabaldu ostean

Edu Lartzanguren - Maddi Iztueta Olano

Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak. Gobernuak, ordea, ukatu egin du Polizia taldea sakabanatu izana.

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...