Estatu katalanaren bide orria, gertu

ERCk Artur Mas babestuko du inbestidura saioan, baina gobernatzeko akordioa ixteko erreferenduma gehiago zehaztu nahi duCiUk hitzarmena «une labainkor eta traszendentalenean» dagoela onartu du

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2012ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Kataluniak berezko estatua izateko bide orriari helduko dio datorren legealdian, azken unekorik ez badu CiU koalizioak eta ERC alderdiak gobernu egonkorra ahalbidetzeko akordioak —atzo ezin itxi aritu ziren—. Aste luzea izan dute Artur Masek (CiU) eta Oriol Junquerasek (ERC), aurretik egindako lanari forma ematen: erreferenduma noizegin, eta horretara iritsi aurretik egin behar diren urratsak negoziatu dituzte; garai zailotan hartzea egokituko zaizkien neurri ekonomikoak ere bai.Akordioaren parte diren hiru alderdiek, CDC, UDC, eta ERCk nork bere Batzorde Nazionaletan dira aztertzekoak, gaur, baina erreferendumari buruz zehaztasun gehiago izan arte ez dutelaitxiko esan du ERCk.

Negoziazioetako denboraren mugak presionatzeko ematen duen aukera baliatu dute bi aldeek.«Ez dago ezer itxia dena itxita egon arte», bota zuen atzo arratsaldean Oriol Junquerasek, akordio ekonomikoetara heldu badira ere, erreferendumaren gaineko xehetasun gehiago nahi dituzte-eta errepublikanoek, «erreferenduma ez baita negoziazioaren elementu bat gehiago, egitura osoa eusten duen harria baizik». Idatzizko konpromisorik gabe, ez dago gobernu egonkorrik, haren iritziz, ERCk murrizketa zorrotzak bideratuko dituen akordio ekonomikoa babesteak ez baitu zentzurik, erreferendumak oinarri sendorik ez badu.

Galdeketa 2014an izatea lotu dute, baina gidoi konkretuagoa nahi luke Junquerasen alderdiak; data zehatzagoa, besteak beste. «Ez dut animorik herritarren begietara begiratu eta esateko asko sufritzen ari garela, baina itxaron beharko dugula».

Artus Masek ere hitzarmena «une labainkor eta traszendentalenean» degoela onartu zuen, Junquerasekin bileran sartu aurretik. Jusep Antoni Duran i LLeida UDCren buru eta CiUren idazkari nagusiak ziurtzat jo zuen ez dutela data zehatzik ezarri behar, baina, lan taldeek hitzartutakoa alderdien batzorde nazionaletan onartzeko arazorik ez dela egongo ere esan zuen. ERCrekin lan egiteko izango dituzten zailtasunei eman die garrantzi gehiago, etorkizunari, «gobernu kultura ezberdinak» dituzte eta. Aurrekontua 4.000 milioi eurotan murrizteak sortzen dituen zailtasunak gainditzea edota murrizketa txikiagoa izan dadin diru sarrerak handitzeko bideak hitzartzea ez dute lan erraza izango.

Legebiltzarraren osaera

Artur Masek parlamentua astelehenean osatzeko deialdiaren dekretua sinatu zuenean, atzo, agerian geratu zen hitzarmena sinatzeko epeak laburra behar duela. Legebiltzar berriak abenduaren 24a baino lehen egon behar luke osatua, baina astebete lehenago egiterakoan, lotua dutela ez zegoen zalantzan jartzerik: parlamentuko mahaia hitzartua dute dagoeneko, eta haren osaera ere bai. Hilaren 24an egingo du Artur Masek presidente karguaren zina, eta ERCren babesa behar du gehiengo osoa eskuratzeko.

Atzo goizaldera arte negoziatu zituzten akordioaren alde ekonomikoak; bezperan jakinarazi zuten 2015a baino lehen egingo dela erreferenduma, eta akordioaren bi alde garrantzitsuenak lotuta, atzo arratsalde eta gaua xehetasunak argitzeko hartu zituzten.

Galdeketa, zerga berriak, fiskalitatea, eta estatu egiturak dira hitzarmenak jasotzen dituen puntuetako batzuk. Erreferendumari dagokionez, CiU eta ERC uste dute 2013an egin behar dela kontsulta aurreko prozesua: Espainiako Gobernuarekin negoziatu eta galdeketari buruzko lege katalana onartu — zeinak ezertara behartu gabe herritarren iritzia jasoko duen—, ondoren, Europari babesa eskatu ahal izateko. 2014tik aurrera deituko dute erreferendumera. Ikusi beharko da hitzarmenak zerbait gehiago zehazten duen.

El periodico egunkariaren arabera, Francesc Homs Governeko bozeramaileak egindako txostenaren gainean aritu dira. Generalitateak Europako Batasunera joko balu izango lituzkeen aukerak aztertu dituzte, Madrilen betoa neutralizatu ahal izateko.

Analisi horren ondorioa bikoitza da: batetik, bide politikoa lehenetsi behar dela ondorioztatu dute — Europako Batzordearen bidea—, bide juridikoaren gainetik —Europako Batasuneko Justizia Auzitegia—, eta bestetik, ez du bete beharrekoaizan behar. Galdeketa bat dela nabarmentzea, eta ez erreferenduma. Auzia demokraziaren eta parte hartzeko eskubidearen printzipioen urraketa gisara aurkeztea da gakoa, Europako Batasunaren Ituneko 2. artikulua aintzat hartuta.

El Pais egunkariak ERCk eta CiUk ustez egindako bide orriaren proposamena argitaratu zuen atzo —Junquerasek ez zuen ez baieztatu eta ezta ezeztatu ere—, eta horren arabera, datorren urtetik aurrera estatuaren hainbat egitura sortzen hasiko lirateke. Zerga administrazio katalana sortuko lukete bi urteko epean, diputazioek dagoeneko sinatua duten egiturari bide emanez. Eta erreferenduma baino lehen agentziak eskuduntza guztiak bere gain hartuko lituzke.

Gizarte segurantzaren administrazio katalana ere sortuko lukete, berezko diruzaintzarekin pentsio eta langabezi aseguruak bermatzeko, eta etorkizunean Espainiako pentsioen sistematik bereizteko informe teknikoa idatziko lukete. Kataluniako bankua sortzea, justizia eskuduntza guztiak izatea, eta energia, ura eta Prat aireportua edota trenbide eta portu garrantzitsuenak kudeatzea ere aurreikusten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.