Puzzlea berregiten hastera

Getxon jokatuko dute gaur San Miguel ligako bederatzigarren estropada, eta aurrenekoz itsasoan ariko dira traineruakAurreko asteburuetako gorabeherak alde batera uzteko aukera emango du eremuak

Hondarribiko arraunlariak, erabat gustura, joan den astean, Portugaleteko estropada irabazi ondoren. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
San Miguel liga puzzle handia da, eta uztailaren lehen asteburuan hasi ziren arraunlariak eta entrenatzaileak piezak jartzen. Astebururo elkartzen dira lana osa- tzen joateko, eta, dagoeneko, zor- tzitan jardun dute itxura ematen. Bukatzeko asko falta zaie oraindik, hala ere. Orain arteko piezak nola edo hala jarri dituzte, eremuetako baldintzek ez dietelako batere lagundu. Ondorioz, ezkerraldean behar lukeen pieza eskuinaldean dago, behealdeari dagokiona goialdean... eta halako aldrebeskeriak ugari dira.

Gaurtik izango dute piezak bere leku egokian jartzeko aukera. Itsasoak ipiniko ditu traineruak bere lekuan, eta ez kale zozketak, eremuen baldintza eskasek eta arraunarekin zerikusi gutxi daukaten bestelako gorabeherek. Gezurra badirudi ere, albistea da traineru estropadakitsasoan jokatuko direla konta- tzea. Tristea, hala ibiltzea. Berezko zerbait behar zuena ezohiko bilakatu du Traineru Kluben Elkarteak, eta arraunlariek bederatzigarren estropada arte ezin izango dute berezko lekuan arraun egin. Gaur da eguna. Iritsi da liga itsasora. Getxoko estropadak emango du aukera (18:00). Itsaso zabala ez bada ere, itsasoa da, eta pozik egoteko moduan dira arraunlariak eta entrenatzaileak. Gaur, puzzleko piezak txukun jartzeko moduan dira. Itxura egokia hartzen joango da lana, berezkora gerturatzen.

Eguraldiaren eta itsasoaren iragarpenak aldekoak dira, etaitsaso ona espero da. Alde horretatik, lasai ibiltzeko moduan dira arrauneko benetako protagonistak: arraunlariak. Eremuari dagokionez, alde batera babes handiagoa dago bestera baino, eta hor egon daiteke alde pixka bat, alderdi bat bestea baino hobea izan daitekeelako.

Aurreko igandean, Portugaleteko eremu ezin baldarragoan, ligako puzzlea hankaz gora bota zuten hango baldintza kaskarrek. Ordura arte eginikoa, benetako itxuratik aparte egonda ere, airean joan zen, eta are bisaje ezohikoagoa dauka orain puzzleak. Ligako buruan gertatu zen iraultza, eta baita atzean ere. Erabat baldintzatu zuen aurreko igandekoak sailkapen nagusia, eta gaurko txandak horren arabera osatuko dira. Ligako buruen arteko lehian Kaiku, Urdaibai, Hondarribia eta San Juan ariko dira. Izenak ikusita, lehia ikusgarria izango da. Bizkaiko bi ordezkarien borrokaren liburuan beste orrialde bat idatziko da gaur. Ezin asma bietako zein sartuko den aurretik. Ligako sailkapenean dagoen aldea ez da benetakoa, joan zen igandean Bermeoko taldea kaleratua izanak eragin duelako halako tartea Kaikuren alde (bederatzi puntukoa). Gipuzkoako biek ere zerbait esan nahiko dute. Ez doaz bi handien lehia ikustera. Erronka polita da bientzat.

Bigarren txandan ere lehia handia aurreikusten da. Astillero jar daiteke faboritotzat, Pedreña, Tiran eta San Pedroren aurretik. Azken hori joan zen asteburuko emaitza bikainei esker sartu da txanda honetan, eta ikusi egin beharko da zer ematen duen, azken bi estropadetan kale zozketari probetxu ederra atera baitio, aurrekoetan kontra izan zuena alde bilakatu eta gero. Pedreñak auskalo zer egingo duen, zuria eta beltza beste kolorerik ez baitu ezagutzen. Eta Tiranek, beti bezala, lan ona egingo du. Pozik etorriko dira, gainera, astelehenean Galiziako Txapelketa irabazi eta gero.

Atzealdeko lehia estua

Zirraragarria dago, aldi berean, ligako zuloko borroka. Inork ez du hor ibili nahi, baina norbaitek behar du bertan, eta azkeneko estropadetan bezala, Castrok, Oriok eta Camargok elkar ikusiko dute gaur ere. Zumaia gehitu zaie, aurreko asteburuan kale zozketen gatibu izan eta gero. Zaila da asmatzea lauretako zein nagusituko den.

Zumaiarrentzat aukera polita da azkeneko hiruren alboan jarri eta haiekiko zertan diren jakin ahal izateko. Orioren lanari buruz, zalantza nagusi. Oraintxe itxuraz eta hurrengoan eskas dabil. Joan zen igandean, ederki baliatu zuen kale ona. Castrok ere zer egin dezakeen zaila da jakitea. Arazo ekonomikoek berriz ito dute giroa, eta ezinean dabil. Camargok lan politak egin izan ditu aurten, baina azken postura kondenatuta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.