Danborretatik isiltasunera

Ertz jaialdiaren 14. aldiak gerraren soinua hartuko du aintzat, gaurtik hilaren 12ra arte Beran eta Donostian egingo diren ekintzetanColin Hacklanderrek, Peter Cusackek eta Jana Janek parte hartuko dute, besteak beste

Jose Luis Maire madrildarra, kontzertu bat ematen. Berako kultur etxean ariko da etzi.
Igor Susaeta.
2013ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Gerra napoleonikoek arrastoa utzi zuten, esaterako, Donostian eta Irunen; baita Beran ere (Nafarroa). Guda haien bigarren mendeurrena bete dela baliatuz, eta Donostia 2016k hauspotutako Bake-Ituna egitasmoarekin zeharka bat eginez, Ertz bertze musiken jaialdiaren 14. aldiak gerraren soinua hartuko du aintzat. Aspaldiko danborretatik egungo gerra modernoen «ustezko isiltasunerainoko» bidea egingo dute, gaur hasi eta hilaren 12ra arte Beran eta Donostian egingo diren ekintzetan.

Aurreneko aldiz egituratu dute jaialdia gai monografiko baten bueltan. Horregatik, artistei esfortzu bat eskatu dietela adierazi du Xabier Erkizia zuzendariak. Hain zuzen, Maialen Lujanbiok eta Erkiziak berak abiaraziko dute programazioa, gaur, Hegi, Egia, Egiak-ekin. Bake-Ituna egitasmoaren enkarguz atondutako proposamena da, Berako hiru tokitan eta aldi berean garatuko dutena. «Izan ere, ikuspegiei buruzko emanaldia da oinarrian», azaldu du jaialdiaren zuzendariak. «Beraz, entzuleek erabaki beharko dute zein lekutara joan, eta jasotako ikuspegiaren arabera osatuko dute kontatzen diegunaren haien bertsioa». Iruditzen zaio formatua dela landu duten gaiaren «zati integral bat».

Dokumentazio «pila bat» erabili zuten emanaldia lantzeko. Orduan, Erkiziak eta Ertz kolektiboko kideek hori baliatu dute jaialdiari forma emateko garaian. Enkargua egin zieten Colin Hacklander eta Farahnaz Hatami, eta horiek botatzerakoan bonbek sortzen duten soinuaren eta perkusioaren bueltan prestatu duteetzi Berako kultur etxean emango duten kontzertua.

Hurrengo egunean badira antolatzaileei ilusio berezia egiten dieten bi emanaldi. Batetik, Fernando Mikelarena historialariak eta Jakoba Errekondo paisajistak ibilaldia egingo dute Beran zehar, hainbat gerren arrastoak seinalatuz. Erkiziaren esanetan, arrasto horietako batzuk historikoak dira, ezagunakdirenak, eta beste batzuk, aldiz, ikusezinak, hain ezagunak ez direnak, garaikideagoak. «Ikusi nahi dugu paisaiak nola asimilatzen dituen arrasto horiek. Alor zeharo diferenteetakoak dira Errekondo eta Mikelarena, eta uste dugu gauza bitxia izango dela».

Bestetik, Atabalarien martxa antolatu dute igande arratsalderako. Haren ondoren etorriko da Azken guda (dantzarik ez) ekitaldia. Astondoa pirotekniakoek eta Mikel Nieto eta Jose Luis Espejo Audiolab elkarteko kideek elkarrekin prestatutako «kontzertu piroteknikoa» da. «Ez da su festarik egongo, ez argirik, soinua izango da soilik». Beraz,pentsatzen du Erkiziak badaudela saio berezi batzuk aurtengo jaialdian.

Eta badira ekintza gehiago. Asier Gogorza argazkilariak, esaterako, bigarren mundu gerrako bunkerrak argazki kamera bihurtuz osatu du Concrete Landscapes erakusketa. Bihar inauguratuko du. Egun berean, Jose Mari Zabala irundarraren filmen emanaldia egingo dute, eta asteburuko programazioa irekitzeko, Jan Janek (Itziar Markiegi) kontzertua emango du, «tripa, testura, akats eta landa grabaketen nahasketatik eta dekonstrukziotik sortutako atmosfera saturatuak» eraikiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.