Albistea entzun

«ETAren estrategia armatua soberan zen 1980tik»

Emilio Lopez Adanek 'ETAren estrategia armatuaren historiaz' liburua egin du, Maiatz argitaletxearen eskutik
Lopez Adan, atzo, bere liburuaren aurkezpen ekitaldian.
Lopez Adan, atzo, bere liburuaren aurkezpen ekitaldian. GAIZKA IROZ

Aitor Renteria -

2012ko irailak 13 - Baiona

ETAren estrategia armatua 1980az geroztik sobera egon dela esan du Emilio Lopez Adan Beltzak, Maiatz argitaletxearen bidez argitaratu duen ETAren estrategia armatuaren historiaz liburuaren aurkezpenean. Historia egitea baino gehiago historiaz gogoetatzea eta ikuspegi kritiko bat islatzea nahi izan duela adierazi du idazleak. 1980az geroztik idatzi dituen artikuluak bildu ditu 407 orriko liburu horretan. Prentsa artikuluez gain, hainbat ohar eta kronologia gehitu ditu. Estrategia armatuaren porrota nabarmentzearekin batera, ez du baztertu azken urtean ezker abertzaleak egindako urrats politikoa. «Ezker abertzaleak, multzo sozial gisa, gaitasuna erakutsi du ETAren porrota gainditzeko; azken finean, asko gara ETAk bere sorreran zituen azken helburuekin ados gaudenak —lurraldetasuna, autodeterminazioa eta amnistia— , eta ezker abertzaleak indar hori biltzen jakin izan du».

ETAren sorreratik egindako hautu estrategikoak, zenbaitetan taktikoak ere bai, aztertzen ditu Lopez Adanek. Ez dela historia dio, baina bai historiaz egindako gogoetak. «ETAk baditu helburu politikoak: independentzia, sozialismoa, Euskal Herri euskalduna eta batua». Xede horiek 1967an finkatuak izan zirela dio. Helburu horien bidean, ETAk estrategia osatu zuen trantsizio politikoa baino lehen, berehala lor zitezkeen helburuak finkatzeko. Horri begira, alternatiba taktikoa osatu zuen. Egiazko demokrazia bat plantan emateko hautua zela dio. Negoziazio politikoa helburu hori lortzeko bidea zen.

Sozialistak Espainian boterera heldu ondoren, Europan ETAri buruzko jarrera aldatu zen, Badinter doktrinaren bidez.

Negoziazio teknikoen aukera gero eta zailagoa zen, edo ezinezkoa, eta horren parean, ETAk bonba autoaren erabilpena bultzatu zuela dio. «Batzuetan, jende zibila bihurtu zen helburu (Hipercor), eta lehergailu masibo bat erabiltzen bada helburu militar baten kontra jende asko pasatzen den tokitik, barneratzen duzu jende anitz hil daitekeela horren ondorioz; inplikatuak ez diren jendeak helburu bilakatzen direnean, horri deitzen zaio lerratze terrorista». Lopez Adanek dio ETAren porrot militarra lortzea izan zela estatuaren helburua Aznarrek gobernua hartu zuenetik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Milaka lagun elkartu ziren atzo Donostian egindako manifestazioan. ©JON URBE / FOKU

Milaka urrats «etxera bidean»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, «bizi osorako» zigorrak etetea eta gradu progresioei bide ematea galdegin dute Donostian. Urtarrilaren 8an berriro kalera ateratzeko deia egin du Sarek
Maria Txibite, PSNren buru gisa berretsi dutenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Maria Txibite PSNko idazkari nagusi izendatu dute berriro ere

Gotzon Hermosilla

Botoen %97,22 eskuratu ditu alderdiaren XII. batzarrean. Txibiteren ustez, PSN beharrezkoa da «Nafarroak aurrera egiten jarrai dezan»
Kataluniako preso ohi independentistak, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresuko ordezkariarekin, gaur, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Rull: «Espainiak salbuespen politika amaitu behar du»

Iosu Alberdi

Txalo artean hartu dituzte manifestazioan espetxean izan diren Kataluniako buruzagi independentistak. Alderdi eta sindikatuetako ordezkari guztiek eskatu dute salbuespeneko espetxe politikaren amaiera.

 ©JON URBE / FOKU

«ETAko presoei besteei bezalako tratua ematen diegu»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Gizarteratzean sinesten du Morenok, baita hirugarren graduak ematen dituen aukeretan ere. Horren lekuko dira datuak: Martuteneko presoen ia erdiak erregimen irekian daude.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.