Albistea entzun

Europako hauteskundeak. Kanpaina

Itzulinguruka ibili nahi eta etika bidean galdu

Arias Cañete PPren zerrendaburuak piztutako suari su eman dio alderdi bereko Iturgaitzek

Jokin Sagarzazu -

2014ko maiatzak 22

Hauteskunde kanpainako polemiketako bat da, Espainian bereziki, baina baita Hego Euskal Herrian ere. Eta egunek aurrera egin ahala, argiago geratzen ari da PPren komunikazio estrategiaren parte ere badela. Izan ere, Espainiako PPren zerrendaburu Miguel Arias Cañetek esandakoagatik barkamena eskatu duen egun berean, hark piztutako suari su eman dio Carlos Iturgaitz EAEko hautagaiak, emakumeen aurkako indarkeria arinkeriaz erabiliz, arerio nagusiari, alderdi sozialistari, kalte egiteko asmoz.

EH Bilduk ere ekarri du emakumeen eskubideen gaia kanpainara; abortu eskubidea aldarrikatzeko eta salatzeko genero indarkeria eta, oro har, «doktrina katoliko kontserbadorean» oinarritutako hezkuntza. Hori egin du ohartarazteko jarrera «ultrakontserbadoreak» gogortu egingo direla hauteskundeetatik indartuta ateratzen bada «eskuin muturra». Hitz horien bitartez koalizioak ez ditu PPko kideen adierazpenak berariaz erantzun. Baina bai azpimarratu du alderdi hori eta UPN «eskuin muturrekoak» direla, Opus Deiren «aliatuak». «Borroka feministari esker lortutako sexu eta ugaltze eskubideak hankaz gora jarri nahi ditu [PPk]. Finean, emakumeak obedientziazko posizioetan kokatzen gaitu berriro ere», esan du Maite Iturre hautagaiak, Iruñeko artzapezpikuaren egoitzaren aurrean.

Nahita edo nahi gabe

Nahita edo nahi gabe, joan den astean piztu zuten sua PPkoek. Elena Valenciano PSOEko zerrendaburuarekin telebistan izandako debatearen ondoren, Cañetek esan zuen «oso zaila» dela emakume baten kontrako eztabaida politiko batean parte hartzea, gizonak «nagusitasun intelektuala» erakusten badu irudi «matxista» eman dezakeelako «babesik gabeko emakume baten aurrean».

Adierazpen horiek baldintzatu dituzte kanpainako eztabaida gaiak Espainian, eta oihartzun handia izan dute nazioartean. Astebete geroago eskatu du barkamena Cañetek, COPE irrati kontserbadorean. «Audientzia handiko hedabide batean eskatu nahi nuen, ez mitin batean», esan du.

Baina egun berean, atzera egin eta Euskal Herrira ekarri du eztabaida Iturgaitzek. Cañeteren hitzen inguruan sozialistek agertutako erreakzioarekin «harrituta» azaldu da, eta haiei leporatu die soilik hitz egitea PPren zerrendaburuaren adierazpenen inguruan edota abortatzeko eskubideaz. Cañeteren hitzei buruz esan du politikagintzan ere «egun txarrak» izaten direla, eta onartu du haren hitzak ez direla «egokiak» izan.

Baina sua amatatu beharrean, isiotu nahi izan du Iturgaitzek, sozialisten aurka egiteko. Hala gogoratu du 1992. urtean Donostiako auzitegiak zigortu egin zuela Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea, haren orduko emazteari tratu txarrak emateagatik. «Eta nik ez dut PSOEko emakumerik ikusi haren dimisioa eskatzen. PPri lezioak eman bai, baina etxe barruan leziorik ez», adierazi du Radio Euskadin.

Iturgaitzen hitzek izan dute erantzunik Ramon Jauregiren ahotan, baina modu desegokian hura ere; «epaiak dioenaren oso bestelako azalpena izan dezakeen gertaeratzat» jo baitu Egigurenen kasua. Adierazpen hori bumeran baten antzera erabili, eta sozialisten aurka jo dute PPkoek.

Hori nahita edo nahi gabe egin duten argitu ez, baina PPkoek agerian utzi dute erabiltzen ari direla gaia. Itzulinguruka ibili nahi eta etika bidean galdu badute ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Geroa Baiko Uxue Barkos, PSNko lehendakarigaia, Maria Txibite, entzuten. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Parlamentuko lehendakaria Geroa Baikoa izango da

Joxerra Senar

Barkosen arabera, sozialistek ontzat jo dute mahaiko kide bat EH Bildukoa izatea. Txibitek goraipatu du PSNk «eskuzabal» jokatu duela
Juan Karlos Izagirre eta Maddalen Iriarte, EH Bilduko Donostiako alkategaia eta Gipuzkoako ahaldungai nagusia, Arnaldo Otegirekin, hauteskundeen emaitzak ezagutu berritan. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Hegemonia aztertzen

Xabier Martin

Maiatzaren 28ko bozek areagotu egin dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan handitzen ari den alderdi abertzaleen nagusitasuna. Gizartea aldatzen ari da, edo alderdiak, edo biak. Bozen emaitzek badute lotura aldaketa soziologikoekin, baina haiek ez dute dena azaltzen.

Lau urtez gobernatu du EAJk Guardian. ©Juanan Ruiz / Foku

Atzera ere EAJk gobernatuko du Guardian

Jon O. Urain

Raul Garcia alkategai jeltzaleak ziurtatu du hautagaitza aurkeztuko duela, eta EH Bilduk babestu egingo du. PPk irabazi zuen herri horretan.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, gaur, Busturian egindako prentsaurrekoan. ©IREKIA

Erkorekak gaitzetsi egin ditu Ertzainak Borrokan-en «jarrera anker eta desegokiak»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak plataforma «asindikalari» leporatu dio Ertzaintzako sindikatuak negoziazio mahaitik altxatzera «behartu»« izana. Plataformak negoziazioetan parte hartu nahi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...