Sostengu bide berriez aritzeko, bilerara deitu du BERRIA Taldeak

Batzar irekia egingo dute bihar, Martin Ugalde kultur parkean, akziodun, harpidedun eta irakurleekin

Herrialdeetako Hitzen eta Berriketan sare sozialaren aurkezpena, iaz. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
ainara arratibel gascon
Donostia
2011ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Sostengu bide berriei buruz eta etorkizuneko proiektuez hitz egiteko, BERRIA Taldeak bilera batera deitu dituakziodunak, irakurleak etaharpidedunak. Batzarra irekia izango da, eta 10:00etan hasiko da, taldearenegoitzan, AndoaingoMartin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa).

BERRIA Taldeaegoera zailean dago. «Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak», diote bilerari begira egindako deialdian. Nagusiki bi dira horren arrazoiak: hedabideetan izaten ari deneredu aldaketa eta krisi ekonomikoa.

Gogorarazi dute hedabideak sakon aldatzen ari direla azken urteetan. «Internet sortu zenetik, informazioa eskuratzeko moduak aldatzen ari dira, eta ohiko hedabideen kontsumoa gutxitzen». Hala, egunkarien salmenta behera egiten ari da. BERRIA egunkariak 63.000 irakurle ditu egunean, CIESek egindako azken neurketaren arabera. Hitza egunkarien eguneroko irakurleak, berriz, 91.000 dira, eta noizbehinkakoak, 174.000.

Paperezkoaren salmenta jaisten ari bada ere, Interneten gero eta jarraitzaile gehiago ditu BERRIAk. Urtebetean bikoiztu egin da bisitari kopurua. Egunean 18.000 eta 20.000 jarraitzaile artean dituwww.berria.info webguneak, eta hilean 160.000 eta 200.000 inguruk jotzen dute bertara. Baina BERRIA Taldeko kontseilari ordezkari Joanmari Larrartek azken akziodunen batzarretan gogorarazi zuen horrek alde ekonomikoan ez duela isla .

Horrenbestez, gainerako hedabideen antzera, eredu horretara nola egokitu aztertzen ari da taldea. «Badakigu gaur arte izan dugun hedabideen negozioa aldatu beharra dagoela eta, orain artekoari uko egin gabe, edukiak lantzeari lotutako negozio eredu berriak sortu behar ditugula. Horretan ari gara lanean, mundu zabalean zer egiten ari diren kontuan hartuta, gurerako egokiena den etorkizuneko negozio eredura egokitu nahian».

Hala, nabarmendu dute orain arte ahalegin handia egin dutela egoerara egokitzeko. «Papereko eskaintza osatzera eta ugaritzera jo izan dugu, irakurle berriak erakartze aldera». Iaz, adibidez, herrialdeetako Hitza-k jarri zituzten martxan. Hala, produktu berean, irakurleari eskualdeko, herrialdeko eta nazioko informazioa ematen zaio

Interneten ere hobetu du eskaintza BERRIA Taldeak. Hitzak martxan jartzearekin batera, Berriketan sare soziala sortu zuten. Horri, blog eskaintza eta Berria TBk egindako emankizunak gehitu behar zaizkio.

Krisi ekonomikoa ere eragiten ari da hedabideetan. BERRIA Taldearen kasuan, bi esparrutan igarri da hori: publizitate fakturazioaren jaitsieran eta jasotako diru laguntzen murrizketan. Gainerako paperezko hedabideetan bezala, publizitate bidezko diru sarrerak nabarmen gutxitu zaizkio. «Lehen ere ez ziren oso handiak , eta asko jaitsi dira azken urteetan: %30 galdu dugu, 1.300.000 euro».

Erakundeetako diru laguntzak ere gutxituz doaz. Eusko Jaurlaritzak, adibidez, jaitsi egingo ditu2012rako euskarazko hedabideetarako diru laguntzak. Jaitsiera hori 538.199 eurokoa izango da, Kultura Sailaren aurrekontuetan jasotzen denez.

Egoera «zaila»

Horrek guztiak egoera zailean jarri du BERRIA Taldea. «Zaila zaigu orain arteko bideari eustea». Hain zuzen ere, horregatik antolatu dute biharko bilera. «BERRIA Taldearen proiektua oso garrantzitsua da euskarazko hedabide sareari begira, eta proiektua sendotuz joateko, ekinbide berriak egiteko ahaleginean ari gara, baina orain arteko bidea ez da nahikoa horri eusteko. Lantzen ari garen negozio bide berriak eta langileek egindako ahaleginak ez dira nahikoa bideragarritasun ekonomikoa lortzeko».

Hala, sostengu bide berriei buruz eta etorkizuneko proiektuez hitz egin nahi dute biharko bileran taldeko arduradunek akziodun, harpidedun eta irakurleekin. «2002an 24.000 lagunek egin zuten diru ekarpenak bidea eman zuen BERRIA Taldea eta BERRIAegunkaria sortzeko. Aurrera begira ere herritarren sostengua behar dugu orain artekoari eusteko eta proiektu berriak garatu ahal izateko».

Izan ere,BERRIA Taldearen asmoa da xedeetan atzera ez egitea, eta euskarazko komunikabideak sustatzen jarraitzea. Azken urteetan horretan aritu da, beste eragile eta hedabideekin batera Nora aldizkaria, Irrien Lagunak kluba eta aldizkaria eta Hamaika telebista abian jarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.