Albistea entzun

Karlos Zurutuza kazetariak jaso du prentsa idatziko Argia saria

Merezimenduzko saria Txillardegiri eman diote; telebistakoa Kanaldude Iparraldeko herri telebistak jaso du
2012ko Argia sarietako irabazle guztiak, elkarturik, atzo, sari banaketaren amaieran.
2012ko Argia sarietako irabazle guztiak, elkarturik, atzo, sari banaketaren amaieran. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iñaki Lasa Etura -

2012ko urtarrilak 28 - Usurbil

Karlos Zurutuza BERRIAko kolaboratzaileak irabazi du 2012ko prentsa idatziaren Argia saria. Iaz Libiako egoerari buruz BERRIAn idatzitako artikulu sortarengatik saritu du astekariak Donostiako kazetaria. Usurbilen eman zituzten sariak (Gipuzkoa), Atxega jatetxean, atzo. Euskal hedabideetako eta euskalgintzako pertsona ezagun ugari izan ziren han, sari banaketa ikusteko. Libiako egoerari buruz idatzitako kroniketan erakutsitako «ausardia eta trebezia» saritu du astekariak. Zurutuzak esan zuen «munduko ogibiderik aberasgarriena» iruditzen zaiola berriemaile izatea.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri eman diote merezimenduzko Argia saria. Xabier Letona Argia-ko zuzendariak Txillardegik euskalgintzaren alde izandako konpromisoa nabarmendu zuen: «Euskalduntasuna ulertzeko era zor diogu». Joseba eta Maddi Alvarez seme-alabek jaso zuten garaikurra. Haren semeak esan zuen Txillardegik saria gustura hartuko zuela. Aitaren ibilbidea eta egungo testuinguru politikoa, dena esaldi batean laburbildu zuen: «Ilunpean jaio zenak argitasunean utzi gaitu». Gaur bi aste hil zen Txillardegi.

Hurbiltasuna saritu du Argia-k irratiaren arloan. «Irratigintzaren beste dimentsio bat» erakusteagatik eta Ipar Euskal Herriko hainbat toki ez ezik hango biztanleak ere protagonista bihurtzeagatik eman diote saria Euskal Irratietako Gure bazterrak saioari. Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casaubonek hartu zuten hitza. Euskal irrati libreen indarra nabarmendu zuen lehenak. Euskal Herriko «historia ezkutua argitaratzeko» ahalegina nabarmendu zuen, berriz, Casaubonek. Hamabost urte bete ditu irratsaioak.

Ipar Euskal Herriko hedabide batek irabazi du telebistako Argia saria ere: Kanaldude herri telebistari eman diote, «hurbilekoa, edukia zaintzen duena, herritarrek egina eta herritarrentzat izateagatik». Ximun Karrere eta Pantxika Maitiak jaso zuten garaikurra. Telebista parte hartzaile, tokiko eta euskarazkoaren alde agertu zen Karrere.

EITB Nahieran webguneak jaso du Interneteko saria, «benetako zerbitzu publikoa» emateagatik. Iñako Gurrutxaga ekimeneko arduradunak esan zuen «hasieran» daudela. Bi erronka azpimarratu zituen: edukiak deskargatzeko lizentzia lortzea eta euskal eremu publiko digitala.

Publizitate saria Azpeitiko Ikasberri ikastolako Klikmetroak ekimenak jaso du, Kilometroen hastapeneko ideia berreskuratzeagatik. Aitor Unanue ikastolako lehendakariak esan zuen «mugarik gabeko elkarlanaren emaitza» dela eta hurrengo antolatzaileei ekimenak «on egin» diezaiela opa zien.

Euskal hedabideen egoera

Letonak, sariak banatu aurretik, euskal hedabideen egoeraz hitz egin zuen. Laguntzeko deia egin zien instituzioei, egoeraz jabetzen ez direlako: «Jarraitu behar dugu pentsatzen zergatik ote garen hain hutsalak errepideen eta trenbideen alboan».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tupustarrietako batean, senideak eta ordezkari instituzionalak, gaur, Barakaldon. ©IREKIA

Kontzentrazio esparru nazietan hildako 12 herritar gogoratu dituzte Barakaldon

Mikel P. Ansa

Alazne eskolako ikasle talde batek egin du ikerketa lana eta proposamena, eta udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dute. Hego Euskal Herriko 250 herritar baino gehiago eduki zituzten preso naziek, eta horietatik 113 gutxienez hil ziren.

Herritarrek larunbat eguerdian egindako mosaikoa. ©FOKU

Usansolo udalerri bilakatzearen aldeko mosaiko herrikoia egin dute hainbat bizilagunek

Iñaut Matauko Rada

40 urteko ibilbidearen ostean, azken urratsa falta zaio Usansolori (Bizkaia) udalerri bilakatzeko: Bizkaiko Batzar Nagusietako bozketa gainditzea. Desanexioaren aldeko hainbat ekitaldi egin dituzte gaur.

Aitziber Sarobe eta Ainara Kaltzakorta, atzo, Ekotopaketen lehen mahaietako batean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Kolektiboki ekiteko dei ozena

Maite Asensio Lozano

Krisi ekosozialari nola erantzun aztertzeko, Ekotopaketak egiten ari dira asteburuan Portugaleten, 'Azken krisia, gure garaia' lelopean

Los Arcos zirkuituaren inaugurazio ekitaldia, 2010eko ekainean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Los Arcos kostatu zenaren %10ean saldu du Nafarroako Gobernuak

Joxerra Senar

Gobernuko arduradunak pozik agertu dira salmentarekin, urtero lau milioi euroko gastua baitzuen zirkuituak. Zazpi milioitan saldu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...