Albistea entzun

Topagune bat abian da herrietan dauden hezkuntza taldeak biltzeko

LOMCErik Gabeko Herriak egitasmoa abiatuko dute datozen hilabeteetan, sinadura kanpaina batekin
Plataformen Topagunearen aurkezpena, atzo.
Plataformen Topagunearen aurkezpena, atzo. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Ainhoa Larrabe -

2014ko martxoak 5

Hego Euskal Herriko hainbat herritan dauden hezkuntza plataformak bildu eta Hezkuntza Plataformen Topagunea osatu dute. Atzo egin zuten aurkezpena, Bilboko Bolsa aretoan. Orain arte herrietan sortutako dinamikak biltzea eta koordinatzea da Topaguneak duen helburua: «Esperientziak trukatu eta elkarlana sustatu nahi dugu», adierazi zuen Samuel Pasandin Aiarako Gure Hezkuntza Plataformako kideak.

Hiru ideia nagusiren inguruan bildu dira: LOMCE legearen aurkakotasuna, ez aplikatzeko konpromisoa, eta hezkuntza herritar, parte hartzaile, hezkidetzaile, barneratzaile, demokratiko eta euskaldunaren aldekotasuna. Helburu horiekin bat egiten dutenak topagunearekin harremanetan jartzeko deia egin zuten atzo: «Herri edota ikastetxe ezberdinetan egon daitezkeen plataformak batzea da gure nahia», adierazi zuen Pasandinek.

Orain arte Hego Euskal Herriko hainbat herri plataforma bildu dira Topagunera. Horien artean daude Gasteizko Gure Hezkuntza Plataforma, Aiarako Hezkuntza Plataforma (Araba), Enkarterriko Hezkuntza Bilgunea (Bizkaia), Santurtziko Kalitatezko Hezkuntzaren aldeko Koordinakundea (Bizkaia), Hezkuntzan Geu Eragile eta Denon Hezkuntza (Gipuzkoa) eta Sarrigureneko Kalitate Batzordea (Nafarroa).

LOMCEren aurkako egitasmoa

LOMCErik Gabeko Herriak izango da egingo duten lehen dinamika. Tokian-tokian, LOMCE legearen aurkako dinamikak bultzatu nahi dituzte horrekin. Pasandinen arabera, «txikitik handira zabalduko den dinamika izango da». Eta dinamika handitzea nahi dute, «LOMCErik gabeko Euskal Herria lortu arte». Horretarako, gainontzeko hezkuntza plataforma, eragile eta norbanakoekin lan egingo dutela adierazi zuten. Baina LOMCE legearen aurkakotasunetik harago joan nahi dute: «Gaur LOMCErik gabeko herria dena izan dadila etorkizunean hezkuntza sistema propiodun herria», nabarmendu zuen Pasandinek. Dinamika abiatzeko sinadura kanpaina «erraldoi» bat abiatuko dutela iragarri zuten.

Legeari ezezkoa adierazi ez ezik, ez aplikatzeko konpromisoa ere hartzen dutela adierazi zuten agerraldian. «Datorren urtean izatekoa den aplikazioari aurre egiteko, sektore bakoitzak jarrera eta konpromiso batzuk hartu beharko ditu. Irakasle, guraso zein ikasleak», adierazi zuen Miren Larrion Gasteizko hezkuntza plataformako kideak. Desobedientzia egiteko gida bat argitaratzeko asmoa dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Udalerrien itxiera perimetrala izango du aztergai Labik. ©Endika Portillo / FOKU

Joan-etorriak baimenduko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Labik bertan behera utzi du udalerrien itxiera perimetrala, eta, asteartetik aurrera, mugitzea libre izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean. Gainerako neurriek indarrean jarraituko dute.

PCRak egiteko gunea, Nafarroako Ospitalean, Iruñean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Beste 393 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak eta Osasunbideak 9.000 proba inguru egin dituzte guztira ostegunean, eta horien %4,3k eman dute positibo.

Etxean xurgagailua pasatzen ©berria

Emakumeek egiten dituzte etxeko lanen %67 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Eustaten datuen arabera, egoerak okerrera egin du 2013tik. Arartekoak eta Eudelek ohartarazi dute zaintzaren pisurik handiena emakumeen gain geratzen dela.

Erizain bat COVID-19aren kontrako txertoak prestatzen, Zarautzen. ©Gorka Rubio, FOKU

Osakidetzak 25etik 117ra handitu du txertaketa gune kopurua

Uxue Rey Gorraiz

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txertaketa prozesuaren erritmoa bizkortzeko asmoa azaldu du Osasun Sailak: 57.000 dosi jarri nahi dituzte astebetean, gaurtik hasita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna