Chavezen aldeko zein kontrako izan, Chavez buruan bozkatuko dute denek

Venezuelako presidentearen gaixoaldiak erabat markatu du gaurko bozetarako kanpaina

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2012ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Chavezik gabe baina Chavez buruan. Halaxe joan dira Venezuelan gaurko hauteskunde egunaren bezperako orduak. Halaxe joango dira datozenak ere, ikusitakoak ikusita. Lehendabiziko aldiz hamalau urtean, iraultza bolivartarraren liderrak ez du zuzenean parte hartu hauteskunde kanpaina batean, baina haren itzalabereziki luzatu da oraingoan, etaalderdikideek garaipena «opari» gisa eskaintzeko deiarekin amaitu dute kanpaina. Eta paradoxa nabarmenekin. Demokraziaren izenean oposizioaren aldeko boza eskatua du Caracasko artzapezpikuak, esaterako, eta hiriburuko eta beste hainbat gunetako auzo elkarguneak eta elizak Chavezen aldeko otoitzez eta kandelez bete dira.

Azken egunotako beste paradoxa bat: Chavezen gaixoaldiak Chavezen osasun egoera kaskarra kanpainan sartu zuen oposizioa kalte dezake. Oposizioak, izan ere, agintea hartzeko gauza ere ez zela izango iragarri zuen lehia hasieran, eta egia esan zezan eskatu zion presidenteari.Esan du, bada, eta albiste horren kudeaketak bere alde egin dezake gaurkoan.

1999an boterera heldu zenetik, hamazazpigarren kanpainaluke hau Chavezek, minbiziak Habanako ospitale bateko operazio mahaira eraman izan ez balu. Okerrena gertatuko balitz aukeratu beharreko oinordekoa izendatuta joan zen Kubara: Nicolas Maduro lehendakariordea. Han segitzen du. «Pixkanaka» bere onera etortzen, iturri ofizialen arabera.

«Komunismoa» badator

Presidentearen osasun egoeraren larritasun telebisatuak erabat baldintzatu du lehendik polemikoa izaten ari zen kanpaina. Batetik, GPP Polo Abertzale Handiko hautagai guztiak Chavezek berak —inorekin adostu gabe— aukeratu dituela nabarmendu dute hedabide askotan. PSUV Venezuelako Alderdi Sozialista Batuko kideak hautagai egiteko betiere.

Bestetik, oposizioak partzialtasuna egotzi dio Hauteskunde Zentro Nazionalari. Eta kanpainako ekitaldietan, «komunismoa» ekartzeaeta estatu egitura puskatzea leporatu dio Chavezi, estatu komunala sortzeko bere ahaleginengatik. Estatu horren oinarrizko egiturak, komunak, estatuetako legebiltzarrak, gobernadoreak eta udalerrietako batzak indargabetzeko tresna totalitarioa direla esan dute oposizioko hautagaiek behin eta berriro. «Konstituzioak ezin du argiagoa izan: Venezuela estatu federala eta deszentralizatua dela dio. Gure konstituzioak alkatetzak eta gobernazioak aurrikusten ditu, eta horiek kentzeko asmoarekin egindako edozer gauza konstituzioarenaurkakoa da», laburbildu du Henrique Capriles oposizioko lider eta Mirandako gobernadoreak. Chavistek, berriz, urriko hauteskundeetan hautesleek estatu komunalaren aldeko boza eman zutela erantzun dute, eta eredu horren inguruko eztabaida prozesua zabalik dagoela.

Gaurko bozetan, Venezuelako Errepublika osatzen duten 23 estatuetako gobernadoreak eta 233 legebiltzarkideak hautatu behar dituzte. Sozialismo bolivartarra «azken muturreraino» gauzatzeko, presidente izenda zezaten eskatu zien Chavezek ekainean herritarrei, 2013-2019 tartea buruan daukan iraultza benetako bihurtzeko giltza izango zela argudiatuta. Hala irabazi zituen urriaren 7ko hauteskundeak. Eta egun hartako gauean bertan jarri zen gaurko bozei begira, oposizioa indargabetzeko aukera ederra direla jakitun.

Egun, Chavezen aldeko GPPk 16 estatu kontrolatzen ditu. Oposizioaren esku daude, baina, bi estatu gutiziatuenak: Miranda eta Zulia. Mirandan sartzen dira Caracas hiriburua osatzen duten bost udalerrietatik lau, eta Chavezek urrian garaitu zuen Henrique Capriles da bertako gobernadorea. Zulia, berriz, Venezuelako petroli estatu nagusia da, eta oposizioaren esku dago 2000tik.

Hauteskundeak berehala?

Gaurko hauteskundeetan orain arteko botere guneak galdu ala irabazi, bai chavistek bai oposizioak espero gabeko hauteskundeak izan ditzakete laster batean. Urriaren 7ko bozetan berretsitako presidente kargua urtarrilaren 10ean zinpetu behar luke Chavezek, eta berak esana da balitekeela horretarako gauza ez izatea. Hori hala gertatuko balitz, hauteskundeak egin behar lirateke 30 eguneko epean, Venezuelako Konstituzioakhala agintzen baitu. Chavezek ezingo balu kargua hartu, legebiltzarreko lehendakariak —Diosdado Cabello— beteko luke haren hutsunea presidente berria aukeratu bitartean. Agintea kargua hartu ostean utziko balu, lehendakariordeak —Nicolas Maduro— beteko luke hutsunea.

Chavezek esan du berak Maduro nahi lukeela PSUVeko hautagai gisa, baina beste izen batzukere entzuten dira. Oposizioak ereberea aukeratu behar luke, jakina, eta gaurko hauteskundeetan ez badu lortzen urriko emaitzen mikaztasuna gozatzea, ez du erraza izango. Gaurko hauteskundeetan, bederen, hautagaiak argi daude. Emaitzak, ez hainbeste, inkesta guztiak Chavezek bere egoeraren berri eman aurretik eginak baitaude.17'4 milioi herritarrek erabakiko dute norainoko eragina izango duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.