Kepa Junkerak lehen grabaketa sinfonikoa egingo du asteon

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ari da grabatzen bere ibilbideko hainbat piezaz osaturiko lana

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Beste abentura batean murgildu da Kepa Junkera. Bilboko trikitilaria Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) ari da lanean astearteaz geroztik, orkestrak Donostiako Miramon auzoan duen egoitzan. Helburua bikoitza da. Batetik, disko bat grabatzen ari dira, eta, bestetik, 2012ko martxoan egingo den KlasikAt zikloaren barneko kontzertuak prestatzeko asmoa dute. EOSek antolaturiko ziklo horrek musika klasikotik at geratzen diren estiloak lantzeko helburua izaten du.

Larunbatera bitartean grabatuko dute diskoa, musika zuzendaria Enrique Ugarte dutelarik. Junkeraren ibilbide luzeko lanen aukeraketa bat bilduko du grabaketak, bertsio sinfonikoan oraingoan. Estreinako aldia izango da Junkerak orkestra sinfoniko batekin grabatzen duena. Urte emankorra du Kepak. Etxea, Kalea eta Herria diskoez osaturiko trilogia amaitu ostean, aurten argitaratu du orain arteko azken lana ere, Ultramarinos & coloniales izenekoa. Aurreko lanak bezala, Hiri Records bere zigiluarekin argitaratu du. Auzoetako betiko denda txiki orotarikoei egin nahi izan zien omenaldia disko horrekin. Aurreko lanetan kolaborazioek osatu zuten hezurdura nagusia, eta azkenekoan ez zuen kolaboraziorik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.