«Abiapuntu faltsua» duen salaketa egitea egotzi diote PSEri Donostian

Txillardegi Liburutegia egitasmoak ohartarazi du berak jarri zuela Udal Liburutegian xafla erreibindikatzailea

Erredakzioa
Donostia
2014ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Txillardegi Liburutegia egitasmoak, atzo hedabideetara igorritako agiri batean, adierazi du «abiapuntu faltsua» duela Marisol Garmendia PSEko zinegotziak Donostiako Udaleko Bilduren aurka egindako salaketak. «Izan ere, Garmendiak aipatzen duen xafla ez du udal gobernuak jarri, Txillardegi Liburutegia egitasmoak baizik. Xafla jartzea izan zen Txillardegi oroitzeko joan den astean egin genituen ekintzetako bat, hura hil zeneko bigarren urtemuga zela-eta». Egitasmoak hedabideetan isla izan zuela dio agiriak, eta horregatik «harrigarria» dela PSEk «abiapuntu faltsuan oinarritutako salaketa egin izana».

Udal Liburutegiari Txillardegi izena jartzea eskatzen du Txillardegi Liburutegia egitasmoak. Udal gobernua horren alde dago, baina PSE, EAJ eta PPk horren kontra bozkatu dute, Donostia Kulturaren Administrazio Kontseiluaren bilera batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.