Maider Lopezek bi artelan aurkeztuko ditu Istanbulgo Biurtekoan

'Making Ways' Turkiako hiriburuan egin du beren-beregi; 'Ataskoa' Nafarroan sortu zuen, 2005ean

Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maider Lopez artista donostiarrak Making Ways eta Ataskoa ikus-entzunezko artelanak aurkeztuko ditu aurten Istanbulgo Biurtekoan. Etzi hasiko da, eta hilaren 20ra arte iraungo du. Making Ways 2013ko urtarrila eta iraila artean egin zuen Lopezek, Etxepare Institutuaren laguntzaz, Istanbulgo Karakoy auzoan. Lan horrekin, Lopezek hiriaren diseinuak herritarren mugimenduak baldintzatzen dituen moduaz hausnartu nahi du. Grabazioak une bereko hainbat plano eta ikuspuntu erakusten ditu, eta irudietan hiritarrek aurkitzen dituzten oztopoak nola saihesten dituzten ikus daiteke.

Ataskoa obra sortzeko, berriz, artistak auto pilaketa bat sortu eta grabatu zuen, 2005ean, inoiz horrelakorik gertatzen ez den leku batean, Beteluko Intzan (Araitz, Nafarroa). Lan horrekin autoaren erabileraren inguruko hausnarketa proposatu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.