Ehun herrialdetako baino gehiagoko liburuak Frankfurten

Aurtengo gonbidatu nagusia Brasil denez, herrialde horretako 90 idazle inguru izango dira Alemaniako hirian

Agentziak
Frankfurt
2013ko irailaren 11
00:00
Entzun
Ehun herrialdetako baino gehiagoko argitaletxeen liburuak izango dira Frankfurteko Liburu Azokan aurtengo ekitaldian, urriaren 8tik aurrera, antolatzaileek iragarri dutenez. Munduko liburu azokarik handiena eta garrantzitsuena da Frankfurtekoa; 250.000 edo 300.000 inguru bisitari izaten ditu urtero. Brasil da aurten herrialde gonbidatua. Herrialde horretako 90 idazle inguru izango dira Frankfurten, eta Brasilekin zerikusi zuzena duten 260 liburu aurkeztuko dira; horietatik 177 alemanera itzulitako Brasilgo liburuak dira, horretarako sortu diren diru laguntzen babesari esker sortuak eta plazaratuak gehienak. Orotara bostehun ekitalditik gora izango dira azokako egitarauaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.