Palestinarrekin merkataritza harremanak izatea onartu du Bruselak

2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Datorren urtetik aurrera, PANek lurralde palestinarretako nekazaritza eta arrantza produktuak saldu ahal izango dizkie Europako Batasuneko herrialdeei, inolako zergarik ordaindu gabe. Halaxe erabaki zuen atzo Europako Parlamentuak.

Orain arte, Israelgo aduana zerbitzuak kontrolatu izan ditu palestinarren produktuak. «Europako merkatua zabaltzea hango merkataritza eta ekonomia hobetzeko laguntza izango da, eta baita eskualdea berreraikitzeko ere», azaldu du Eleni Koppa Greziako sozialistak. Akordioak hamar urteko balioa du, baina iraupena luzatu egin ahal izango da. Itunaren «balio sinbolikoa» nabarmendu du Dacian Ciolos EBko Nekazaritza komisarioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.