Epaltzaren eta Meaberen lanak heldu dira 111 Akademiaren sarirako finalera

Akademiako kideek 'Kristalezko begi bat' eta 'Gure Jerusalem galdua' liburuen artean hautatuko dute saritua

Erredakzioa
2014ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Bi hautagairen artean dago saria: Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat eta Aingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua. Bi liburu horiek heldu dira 111 Euskal Literaturazaleen Akademiak urtero ematen duen sariketako finalera, eta, beraz, bi horien artean dago sarituko duten lanaren izena. Apirilaren 4a baino lehen aukeratu beharko dute akademiako 193 kideek bata ala beste, eta, maiatzaren 8an, Urnietan (Gipuzkoa) egingo dute gero sari banaketa ekitaldia.

Ez da aho batezko erabakirik izan orain arte. Lehen bueltan ez zen sariturik hautatu, eta bigarren bueltan ere ez dute lanik bereizterik lortu akademiako kideek. Jon Arretxeren 612 euro, Mikel Tabernaren Alkasoroko benta, Xabier Montoiaren Azken afaria, Gure Jerusalem galdua eta Kristalezko begi bat liburuak ziren hautagaiak, baina haietariko batek ere ez ditu jaso botoen %40, eta, horregatik, bigarren txanda horretan boto gehien jaso duten bi obren artean hautatu beharko dute orain sarituko duten lana: Meaberen lana eta Epaltzarena.

Astearteaz geroztik da zabalik botoa emateko aukera, eta hilabete dute botoa emateko. Iaz, Ramon Saizarbitoriaren Martutene liburuak jaso zuen saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.