Albistea entzun

ETAren jardun armatuaren amaiera. Erreakzioak

Espainiako Gobernuak ez du urratsik egingo hauteskundeen aurretik

Rubalcabak eta Caamañok diote datorren gobernuari egokituko zaiola aro berria kudeatzea

Erredakzioa -

2011ko urriak 26

Espainiako Gobernua ez da mugituko azaroaren 20ko hauteskundeak baino lehen. Data horren aurretik ez du espetxe politika malgutuko, ezta Alderdien Legea aldatuko ere. Hala baieztatu dute Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren presidentegaiak eta Francisco Caamaño Justizia ministroak. Biek ala biek baieztatu dutenez, ETAren indarkeriaren amaieraren ostean, Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten inolako neurririk hartzea, eta bozetatik ateratzen den gobernu berriaren esku egongo da urratsak egiteko aukera.

Izan ere, «terrorismoaren» aurkako borroka hauteskunde lehiatik kanpo uztearen aldekoa da Rubalcaba: «Egin beharrekoa azaroaren 20tik aurrera egin beharko dugu».Herenegun Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak Patxi Lopez lehendakariari adierazi zion Madrilek pausoak eman behar dituela aro berrian aurrera egiteko. Rubalcabaren ustez, ordea, Urkullu «oker dabil», une honetan espetxe politikan aldaketa egiteak hauteskunde kanpainaren erdigunean jarriko lukeelako gai hori.

PSOEren presidentegaiak zuhurtzi eskatu du, eta esan du «erne» jarraitu beharra dagoela ETArekin, «batasuna» ezinbestekoa dela, eta biktimekiko arretak izan behar duela lehentasuna orain. Arnaldo Otegi aske uzteko aukeraz galdetu diotenean, Rubalcabak esan du erabaki hori justiziaren esku dagoela, baina auzia ez dagoela erabat itxita, Auzitegi Gorenean helegitea jarrita dagoelako.

Justizia ministroak ere «zuhurtzia, diskrezioa eta batasuna» eskatu ditu, «zaila» izango delako ireki den garai berria behar bezala kudeatzea: «Denborak neurriz kudeatu behar dira, eta hobe da gauzak gehiegi ez aurreratzea». Caamañok berretsi du Gobernuak ez duela neurri berririk hartuko: «Logikoa denez, hauteskundeetatik irteten den Gobernu berriari egokituko zaio [neurriak hartzea]». Hortaz, bozak izan arte Gobernuak eutsi egingo dio «terrorismoaren aurkako politikari» eta «legedia eta Zuzebide Estatua errespetatu dadin lan egingo du», Justizia ministroaren arabera. Alderdien Legea baliogabetzeko aukera ere baztertu egin du: «ETArekin amaitzeko ezinbesteko tresna izan da, eta legezkoa dela zalantzarik ez dago».

PPko Antolakuntza idazkariorde Ana Matoren ustez, berriz, ETAren iragarpenaren ostean batzuk «azkarregi» dabiltza. Matok «zuhurtzia eta sosegua» eskatu ditu, eta ohartarazi du ETAk eta Bilduk ezin dutela «agenda politikoa finkatu». Erakunde armatuak indarkeria utzi eta gero, aurretik «prozesu luzea» kudeatu beharra dagoela esan du Matok, baina argi du ETAk desegin beharko lukeela bestelako neurriez hitz egiten hasi aurretik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©Jaizki Fontaneda / Foku

Salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu du Egiari Zor-ek

Jone Bastida Alzuri

Aldarrikatu dutenez, beharrezkoa da aitortzea eta aintzat hartzea presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentzia mota guztiak

 ©@PabloIglesias

Pablo Iglesias: «Demokrazia batek ezin du onartu torturak aplikatzea»

Lander Muñagorri Garmendia

'Non dago Mikel?' filmaren estreinaldian izan zen ostiralean Espainiako presidenteordea Irene Montero Berdintasun ministroarekin

Iñigo Urkullu, Beatriz Artolazabal eta Paco Etxeberria atzo, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Gerran hildakoen 110 gorpu topatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak aurkeztu du hobiak lokalizatu eta aztertzeko planaren balantzea. 27 baino ez dituzte identifikatu. Biktimen «duintasuna eta memoria» goratu dute

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, atzo. ©DAVID AGUILAR / EFE

Erkorekak eta Grande-Marlaskak Poliziaren jardunaz hitz egin dute

Maddi Ane Txoperena Iribarren Jon O. Urain

Lehendakariordea eta Espainiako Barne Ministroa espetxe eskumenen transferentziaz aritu dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna