Donostiako 60. Zinemaldia

Lehena orainarekin hizketan

Donostiako Zinemaldiaren 60 urteko historiari gainbegiratu bat eman diote aurkezleek inaugurazio ekitaldianRamon Agirrek jaso du 'Amour'-i emandako Fipresci saria, Michael Hanekeren izenean

Christine Vachon epaimahaiburua publikoaren aurrean hizketan, atzoko galako une batean. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Juan Luis Zabala
Donostia
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Donostiako Zinemaldiaren lehena eta oraina elkarrekin hizketan eta etorkizunari begira jarri zituzten atzo, Kursaaleko inaugurazio galan, Barbara Goenaga, Jose Coronado eta Cayetana Guillen Cuervo aktoreek, jaialdiaren 60 urteko historiari gainbegiratu bat emanez, aurtengo ekitaldiko sailak aurkezteaz gain.

Jaialdia hiriko hainbat dendarik «udako denboraldia luzatzeko asmoz» sortu zutela ekarri zuten gogora, 1953ko irailean, eta hasiera hartan folklore erakustaldirik hutsalenek gaina hartu ziotela zinema emanaldiei. Hala ere, 1955ean A kategoria eskuratu zuen, eta 1958an Alfred Hitchcockek Vertigo aurkeztu zuen Donostian, zinemaren historiako film onenetako bat, adituen ustez.

60ko hamarkadan, garai berrietara egokituta, nahiz eta zentsurak indarra izaten jarraitu, Zinemaldiak esparru berriak irekitzen asmatu zuen, batzuetan polemika sortuz izan bazen ere. Francis Ford Coppola zuzendari artean gazteak 1969an lortu zuen Urrezko Maskorra da garai hartako oroitzapenik aipagarrienetako bat. Urte batzuk geroago, ordea, ikusleek eta zinemaren arloko profesionalek bizkarra eman zioten jaialdiari, Francisco Francoren erregimenari lotuegia jarraitzen zuelako. 1976an egin zuen berriz gora, galako gainbegiratu historikoaren arabera, «jaialdia euskal herritarren esku geratu zenean». Urte horretatik aurrera, euskara jaialdiko hizkuntza ofizial bihurtu zen eta, sail berriekin, irudi berria transmititzen asmatu zuten antolatzaileek. Harrezkero gora egin du jaialdiak, nahiz eta une gogorrak ere pasa, A kategoria galdu zuenean adibidez, 1980an.

Etxeko aktore bat, Ramon Agirre donostiarra, izan zengalako protagonistetako bat, berak jaso baitzuen Michael Hanekek irabazi duen Fiprescisaria, Amour filmari emana. Euskaraz mintzatuz, saria jasotzeak ilusio handia egiten diola esan zuen Agirrek. «Etxean gordeko dut, salan jarrita, baina itzuliko diot, e», esan zuen Agirrek umorez. Ondoren, frantsesez mintzatuz, Hanekeri zuzendu zitzaion, adieraziz haren hurrengo filmean hartzeko prest eta gogoz dagoela.

Galaren beste une batean, Antxon Ezeiza zinemagilea (Donostia, 1935-2011) ekarri zuten gogora aurkezleek, jaialdiaren aurtengo ekitaldia hari eskainia baita. Ezeizak jaialdia eta zinema maite zituela esanzuten, eta bultzada handia eman ziola EuskalHerriko zinemagintzari Ikuska saileko filmen bitartez. Ez zutenahaztu 1989an Ke arteko egunak aurkeztu zuela Zinemaldian, «A kategoria bateko jaialdibatean emandako euskarazko lehen filma».

Nicholas Jarecki, Richard Gere eta Susan Sarandonen esker oneko hitzekin amaitu zen ekitaldia. Arbitrage ikusteko ordua zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.