Ondarroak lehen postua sendotu du KAE 2 ligan, Avilesen irabazi eta gero

Aitor Manterola Garate.
2011ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Ondarroa indartsu dabil KAE 2 ligan, eta atzo ere irabazi egin zuen Avilesen (Espainia). Bosgarren estropada zen, eta hirugarren bandera bereganatu zuten bizkaitarrek. Hamabi puntu batu zituzten sailkapen nagusirako, eta lehen postua sendotu dute. Orain, bi punturen aldea ateratzen diote Busturialdeari. Atzo, erlojuaren aurka aritu ziren hamabi ontziak, bi txandatan banatuta, eta oso lehia estua izan zuten Ondarroak (19.57,18), Busturialdeak (19.59,14) eta Getariak (19.59,92). Ondarroa hirugarren zen azken ziabogan, Getaria eta Busturialdearen atzetik, baina azken luzean biak gainditu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.