Portugaletek irabazi egin du KAE 1eko bigarren estropada ere, zaleen aurrean

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Hasi besterik ez da egin KAE 1 liga, baina bi estropadetan garaile bera izateak esan nahi du zerbait: Portugalete oso indartsu dago. Atzo ere, herriko banderan, onena izan zen, eta ligako bigarren garaipena lortu zuen. Azken txandan lehiatu zen etxeko trainerua, eta lehia ederra izanzen lau bizkaitarren artean. Azkenean, Portugalete nagusitu zitzaien (20.04,87) Santurtziri, Zierbenari (20.18,52) eta Lekittarrari (20.18,79), hiru segundoko zigorra izan arren. Gero etorri zen albistea txanda horretan, epaileek Santurtzi kaleratu zutelako, aurkari bati traba egitearren. Kolpe latza da Sotera-ko kideentzat, sailkapen nagusian zortzigarren lekuraino jaitsi direlako, hamar puntuz. Portugalete da lehen postuan, eta bi puntura dauka Zierbena. Gaur beste estropada bat jokatuko dute, ligako hirugarrena. Santurtzin izango da (Bizkaia), 17:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.