Getaria-Tolosak irabazi du Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldian

Busturialdea nagusitu da KAE 2 ligako zazpigarren estropadan, eta Ondarroak lehen postuari eutsi dio

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo Pasaian, eta Getaria-Tolosak irabazi zuen, Zumaiaren eta San Juanen aurretik. Bigarren txandan lehiatu ziren hiru traineru horiek, eta, bi ziaboga txar eman arren, erraz irabazi zuten getariarrek eta tolosarrek. Sailkapen nagusian lider dira hemezortzi puntuz, eta bigarren Zumaia dago, hamalaurekin; San Juan da hirugarren, hamahiru punturekin.

KAE 2 ligan, berriz, Busturialdea izan zen azkarrena atzo Areetako banderan, sasoiko zazpigarren estropadan. Hirugarren garaipena du. Ondarroa sailkatu zen bigarren, hiru segundora, eta Getaria hirugarren, hogeira. Lehen bi luzeetan azkarragoa izan zen Ondarroa, baina bigarren erdian Busturialdeak aurrea hartu zion. Hirugarren luzean jarri zen aurretik, tarte horretan zortzi segundo kendu baitzizkion ligako liderrari. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Ondarroak jarraitzen du buruan, Busturialdea bi puntura duela; Getaria da hirugarren, zortzira. Gaur ere estropada izango dute, Errenterian (12:30), erlojuaren aurka, binaka.

KAE 1 ligari dagokionez, gaur seigarren estropada izango dute jokoan, Lekeition (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.