Portugalete gaindituko duen aurkaririk ez da oraingoz KAE 1 ligan

Hirugarren estropada jokatu eta hirugarren bandera irabazi zuen herenegun, Santurtzin jokatutako lehian

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Portugaletek ez du pareko aurkaririk KAE 1 ligan. Ez behintzat, oraingoz. Izan ere, hiru estropada jokatu dituzte liga hasi zenetik, eta hiruretan Jarrillera trainerua izan da azkarrena. Igandean lortu zuen hirugarren bandera, Santurtzin. Erraz, gainera; aurreko bi estropadetan baino errazago (20.03,83). Hamabi segundo kendu zizkion bigarrenari, Zierbenari. Horiek ere erregulartasuna ari dira erakusten, hiru estropadetan bigarren izan baitira. Horrenbestez, igoerako kanporaketan sartzeko hautagai bilakatu dira, kontuan izanik Portugaletek horrela segitzen badu beste txartela berarentzat izango dela.

Ligari ekin aurretik, Santurtzi zen beste hautagaia, baina larunbatean epaileek kaleratu eta gero, ia batere aukerarik gabe geratu da. Igandean, zaleen aurrean, bigarren txandan aritu behar izan zuen, faboritoak hirugarrenean zirela, eta justu-justu irabazi zien SantoƱari eta Zarautzi: bi segundo eta lau atera zien, hurrenez hurren. Kanporaketan sartzeko aukera handiena duen bestea Leki- ttarra da, hirutik bi estropadan hirugarren egin eta gero; igandean postu horretan amaitu zuen.

Bestalde, KAE 2 ligan, Donibane Lohizunen jokatu zuten igandean estropada, eta Busturialdeak bigarren bandera irabazi zuen, Colindres eta Ondarroa atzean utzita. Sailkapen nagusian, Ondarroa da buru, eta puntu batera du igandeko garailea; Getaria da hirugarren, lehenagandik hiru puntura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.