Komunikazioa

ETB1ek %2,1eko ikusle kuota izan du 2012. urtean; hamarreko bat igo da

ETB2 kateak %9,9ko ikusle kuota izan du azkeneko urtean EAEn, 2011n baino 1,7 puntu gehiago alegia

Donostia
2013ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1ek %2,1eko ikusle kuota izan du 2012. urtean. Hamarren bat gora egin du 2011ko datuekin alderatuz, hala ere, 2003an baino hiru aldiz gutxiago da. Azkeneko urteetan, euskarazko katearen batez bestekoa jaitsiz joan da pixkanaka. Iaz —zortzi urtean lehenengoz— euskarazko kateek igoera bat izan dute, ordea; %11,1 hazi dira orotara. Esan bezala, ETB1ek %2,1 ko ikusle kuota lortu du, eta ETB3k %0,9koa. ETBK Sat kateak 2011ko datuari eutsi dio: %0,4.

ETB2 kateak ere nabarmen hobetu ditu datuak iragan urtean: %9,9ko ikusle kuota izan du. 2011. urteko emaitzekin alderatuta, puntu bat eta zazpi hamarreko irabazi ditu. Hala ere, garai onenetako datuetatik urrun dago; gogoratu 2005. urtean gaztelaniazko kateak %18,4ko ikusle kuota zuela. Euskal Telebistak %13,3ko audientzia zatiarekin bete du 30. urteurrena. Gehien hazi den telebista autonomikoa izan da.

ETB2 indartsu arratsaldeetan

Gaztelaniazko katea, ikus-entzuleen bigarren aukera da arratsaldeetan, eta %12,3ko audientzia zatialortu du eguneko tarte horretan. Izan ere, arratsaldeetako erreferentzia den Ni más ni menos saioa oso txukun dabil. Klaudio Landak aurkeztutako magazinak %13,2ko ikuske kuota izan zuen iaz, aurreko urtean baino 4,5 puntu gehiago. Bestalde, Robin Food eta Euskadi Directo saioen ikusle kopurua ere igo egin da. David de Jorgek gidatutako sukaldaritza saioak %8,9ko kuota izan du, eta Euskadi Directo programak, berriz, %10,6koa, 2011n baino hiru puntu gehiago. Emaitza onak eskuratu dituzte, halaber, ETBko albistegiek. Audientzian lider dela amaitu du urtea Teleberri-k; azken lauhilabetekoan %16,6ko kuota izan zuen. Batez beste, 120.000 lagunek ikusten dute egunero albistegia. Gaur egun-ek %2,6ko ikusle kuota izan du. ETB1en datuek, kirol emanaldi esanguratsuen arabera egin dute gora edo behera. Goenkale-k %4ko ikusle kuota izan du, eta 67.000 ikus-entzule izan ditu.

Araban, Bizkaian eta Gipuzko- an, Tele5k sendo jarraitzen du li- der, nahiz eta jaitsi egin den. Iaz %16,8ko ikusle kuota izan du; 2011n %17,4koa izan zuen. Bigarrena La1 da: %12,5eko ikusle kuotarekin. Eta hirugarrena, Antena3 (%10,1). Segidan doaz, Cuatro (%6) eta LaSexta (%5,6). Gainontzeko kateen artean gehien ikusia FDF da (%2,8). Telebista kontsumoari dagokionez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar bakoitzak, batez beste, hiru ordu eta 53 minutu pasatu zituen iaz pantailaren aurrean. 2011n, baino 18 minutu gutxiago.

Atsoen arrakasta Gabonetan

Gabon zaharrean, ETB1ek arrakasta izan zuen: Atsoek Bilbotik eskainitako kanpaien emanaldiak %25,8ko ikusle kuota lortu zuen. ETB2ko saioak %16,5eko kuota izan zuen. Halaber, ETB-1eko 30 Urte Gozaaatzen Atsoen saioak %14,7ko kuota izanzuen euskaldunen artean. ETB2ko Que pin, que pan, txipirona! saioak, berriz, ikus-entzuleen %24,7 bereganatu zuen. Bestalde, lehendakariaren mezuak %17,5eko kuota izan zuen gaztelaniazko katean, une hartan ikusle gehien izan zuen saio izan zen. Euskaraz, %4,3ko kuota lortu zuen.

Espainian Tele5 lider

Espainian kate publikoak atzera egin du nabarmen, eta kate pribatuek hartu diote aurrea. Tele5 katea da 2012n gehien ikusi dena, %13,9ko ikusle kuotarekin. Antena3k bigarren postuan bukatu du urtea, 1,4 puntura. La1 kateak lidergoa galdu du, %12,2ko kuota izan du 2012n, 2,3 puntu jaitsiz. Cuatrok Espainian LaSextaren aurretik jarraitzen du: %6ko kuota du batek eta %4,9koa besteak. La2ek %2,5ko kuota du. Telebista kontsumoa, Espainian, inoizko handiena da gaur egun: azaroan herritar bakoitzak egunean lau ordu eta 29 minutu pasatu zituen telebista ikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.