Albistea entzun

Hamiltonek 'pole'a lortu du, eta lehen postutik irtengo da Montmelon

Lander Iruin -

2014ko maiatzak 11 - Donostia

Lewis Hamilton (Mercedes) izan zen azkarrena atzo Espainiako Sari Nagusiko sailkatze proban, eta lehen postutik irtengo da gaur (14:00, Antena 3). Mercedes autoek arratsalde biribila izan zuten Montmelon (Katalunia). Izan ere, Nico Rosberg taldekideak denborarik onenetan bigarren egin zuen, eta britainiarraren albotik ekingo dio lasterketari. Daniel Ricciardok (RedBull) hirugarren amaitu zuen, Hamiltonengandik segundo batera.

Egungo txapeldun Sebastian Vettel (Red Bull), berriz, burua altxatu ezinik jarraitzen du. Herenegungo emaitza kaskarren ondoren, atzo arazo elektronikoak pilatu zitzaizkion. Sailkatze probako hirugarren txandan, alemaniarraren autoak matxura izan zuen, eta proba bertan behera utzi behar izan zuen. Hamargarren irtengo da. Fernando Alonso (Ferrari), bestalde, zazpigarren postutik irtengo da. Hamiltonek bi segundo atera zizkion.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Frantziako eta Irlandako selekzioetako jokalariak, lehian, iaz bi taldeek Parisen jokatutako partidan. ©MOHAMMED BADRA / EFE

Biren arteko lehia

Iñaki Berastegi

Gaur hasiko da Sei Nazioen Torneoa, eta Frantzia eta Irlanda dira hura irabazteko faboritoak. Irailean Frantzian jokatuko den Munduko Txapelketari begira daude selekzioak
 ©Jagoba Manterola-Julio Muñoz / foku-efe

Esku onetan egotearen patxada

Eñaut Agirrebengoa

Berme osoko bi atezain ditu Osasunak: Aitor Fernandez eta Sergio Herrera. Bata finko bihurtu da ligan, eta bestea ikusgarri dabil Kopan. Haien arteko lehia «taldearentzat mesede» dela dio Asier Riesgok

Osasunak arretari eutsi nahi dio, eta Espanyoli etxetik kanpo irabazi

E. Agirrebengoa

Kopaz ahaztu eta ligan bide onera itzultzen saiatuko dira gaur nafarrak. Aimar ez dago jokatzeko moduan, ezta Vidal eta Peña ere
Sancet gola ospatzen ©Marisol Ramirez / FOKU

Sanceten hiru gol, eta Athleticek hiru puntu

Beñat Mujika Telleria

Nafarrak hat trick bat egin du Cadizen aurka, eta Athleticek amaiera jarri dio Ligako bolada txarrari. Yeray-k egin du zuri-gorrien beste gola, eta Escalantek Cadizena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...