Baionan txirrindulari bat hil da, edanda zen gidari batek autoarekin jota

Aitor Renteria.
Baiona
2014ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den larunbat gauean, 22:40 aldera, auto batek txirrindulari bat jo, eta hil egin zuen. Hildako 30-40 urteko gizona da. Soult marixalaren etorbidean gertatu zen istripua, Miarritzerako norabidean. Auto gidaria txirrindulariaren gibeletik heldu zen. Talkaren ondorioz, txirrindulariaren gorpua ezbeharra gertatu zen tokitik 50 metrora agertu zen.

Soult marixalaren etorbidean abiadura mugatua dago orduko 50 kilometrora, baina auto gidariak abiadura handiagoa zeramala azaldu du Poliziak: orduko 120 kilometro ingurukoa, hain justu. Alkoholemia kontrolean ere positibo eman zuen 41 urteko gidari angeluarrak. Baionako polizia etxean galdekatu ondoren, auzitegira eraman zuten atzo arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.