Albistea entzun

Hego Sudango independentzia errealitate bat dela adierazi du Al Bashirrek

Erreferendumaren emaitzak helarazi ditu presidenteak; herritarren %99k babestu dute baiezkoa

Erredakzioa -

2011ko urtarrilak 26

«Hegoaldearen zatiketa errealitate bat da; herritarren %99k egin dute baiezkoaren alde». Omar al Bashir Sudango presidenteak erreferendumaren osteko aurreneko agerraldia egin du, emaitza sostengatuko duela adierazteko: «Emaitza edozein izanda ere onartu egingo dugu; banaketa izan edo batasuna izan». Erreferendumerako Batzordeak otsailaren 7an jakinaraziko ditu behin betiko emaitzak, baina jada aurreratu du herritarren %98,7k bozkatu dutela baiezkoaren alde eta izandako «irregulartasun txikiek» ez dutela emaitza baldintzatuko.

Hego Sudanen hilaren 9a eta 15a bitartean egin zuten independentziarako galdeketa, iparraldearen eta hegoaldearen arteko gerra zibila amaitzea ahalbidetu zuten bake akordioetan hitzartutakoa betez. Uda garaian gauzatuko litzateke autodeterminazioa.

Tunisiako egoera ere hizpide izan du presidenteak; izan ere, azken egunotan gero eta irmoagoak dira haren aurkako kritikak. Al Bashir 1989tik dago agintean, eta oposizioak behin baino gehiagotan salatu du haren errejimena. Herritarrek hare kontra egingo balute, baina, ez lukeela alde egingo adierazi du Al Bashirrek: «Herriak ez gaituela nahi jakitean boterea utzi egingo dugu inork joan gaitezela esan gabe».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Espainiako Polizia Ukrainaren enbaxadaren ingurumarietan, atzo. ©Chema Moya, EFE

Bost dira Espainian atzeman dituzten bonbak

Uxue Rey Gorraiz

Egun batean lau tokitan jaso dituzte bonbak: Espainiako Defentsa Ministerioan, Ukrainaren Madrilgo enbaxadan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pasa den astean Pedro Sanchezen aurkako bonba bat atzeman zuten. Ikerketa abiatu dute loturarik ote den argitzeko.

Ingurumen larrialdia salatzeko mobilizazioa, artxiboko irudia ©Aritz Loiola / FOKU

NBEk dio lurraren berotzea gelditzeko hamar bilioi euro baino gehiago inbertitu beharko direla

Isabel Jaurena

Lurraren tenperatura igoera 1,5 gradutik beherakoa izateko, «naturan oinarritutako konponbideak» erabili beharko direla erran du Nazio Batuen Ingurumen Programak.

Hainbat lagun, Israelgo armadak herenegun hil zuen palestinar baten hiletan, Beit Rema herrian, Zisjordanian. ©ALAA BADARNEH / EFE

Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian

Mikel O. Iribar

Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egin dute sarekada Israelgo indarrek. Zortzi palestinar hil dituzte 72 orduan; hamar, astebetean.

Okin bat. ©EFE

'Baguette'-a ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Unescok

Julen Otaegi Leonet

Okinen lana eta 'baguette'-aren kultura soziala aitortu nahi izan ditu erakundeak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...