Kritika. Opera

'Carmen', jatorriaren bidean?

2014ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
'Carmen'

Abeslariak: Giuseppina Piunti, Aquiles Machado, Carlos Alvarez, Maite Arbeloa, Itxaro Mentxaka, Elena Sancho. Bilboko Opera Abesbatza. Orkestra: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jean Yves Ossonce. Eszena zuzendaria: Calixto Bieito.

Ikusi dugun Carmen-en azken bertsio eszenikoak ez du inor hotzepel utzi eta txaloek eta kontrako erreakzioek banandu zituzten ikusleak emanaldiaren bukaeran. Baina, zilegi litzateke Carmen deserrotzea jatorriko istoriotik eta haren osagai latzenak eta bortitzenak azalarazteaemaitza estetikoaren aitzakiaz? Ez dugu uste, baina Calixto Bieitok ez du osotasunean horrelakorik egiten. Hau da, George Bizetek jatorriko operan— Frantzia aldean ikusia— tartekatu egin zituen zati mintzatuak etamusikatuak eta gaur egun gehienetan ikusten dugun Ernest Guirauden moldaketa biguna bainozakarragoak eta zorrotzagoak dira. Ez da ahaztu behar, Nietzschek berak goraipatu zuela lan hori sexu, amodio eta heriotzaren arteko borroka gorrototsua. Egia da eszena zuzendariak alde batera utzi dituela Proper Merimeeren historia, testuingurua etaAndaluziakofolklorea —gure ustez, galera handia— baina hark gaurko testuingurua jarri dubertsio honetan: hots, Espainiako hegoaldea, kontrabandoa eta baita beste osagai folklorikoak ere: Osborneko zezena ( azkenean apurtua), Espainiako bandera( trapu zahar itxuraldatua) eta torero biluziaren plantak. Dekoraturik gabe, Bieitok jende mugimenduekin bete zuen horren hutsunea, eta gure ustetan, bikain lortu zuen hori eszena koraletan, ez horrenbeste abeslari gutxi zeudenean.

Musikaren alorrean, asko gustatu zaigu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren joaldi gardena, fina eta sentsuala Jean Yves Ossonce zuzendariaren aginduetara. Giuseppina Piunti sopranoaren kantaldia zuzena izan da baina sakontasun gehiago eskatuko genioke ahotsari eta interpretazioari. Aquiles Machadokliluratu zuen publikoaLa fleur que tu m´avais jetée-n...eta azken eszenan baina besteetan ez zuen eman rolak eskatzen zuen indarra eta sakontasuna. Carlos Alvarezen kantaldia zuzena izan zen baina ez zuen distira egin. Maite Alberola polito erregistro baxuan eta aberatsagoa C,est des contrabandiers arian. Elena Sancho eta Itxaro Mentxaka ondo moldatu ziren ijitoen roletan.Gehienetan eder abestu zuten Bilboko Opera Abesbatzakoek eta Elkarte Koralaren umeek eta ondo konpondu ziren eszena koraletako mugimendu konplikatuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.