Angel Erro.
Jira

Doktrina

2013ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Etar batek zauritu edo bizitza kendu dion biktima edo senide bati barkatu, ahaztu edo orrialdea pasa dezan eskatzeko ez naiz gauza. Ulertzen dut senide horrek Parot doktrinaren alde egotea, eta are hori eskasa iruditzea ere bai, justu kontrakoa ulertzen dudan bezain ongi: delako senide horrek herrarik ez gordetzea eta honetaz guztiaz deus gehiago jakin nahi ez izatea. Nik ezin dut esan bietako zein egoeratan egonen nintzen; bigarrenean, nahiko nuke pentsatu, baina, ezin jakin, orain arte biktima neure buruarena baino ez naizelako izan, eta horrelakoetan oso erraz suertatzen da barkabera izatea.

Ez dudana ulertzen da biktima horietako batzuk politikaren lehen lerrora eramatea eta beraien dotrina aletzea, Gobernuan dagoen alderdiarena. Pedraza andreak asteleheneko epaiaren analisi eroa egin du: «Epai hau bake prozesu delakoaren ordaina da». Eta portadetara eraman dute. Eta epaia auzitan jarri, argudiorik gabe, defentsa gutxi duelako, doktrina juridikoari dagokionez.

Inposaketa omen da, atera dira ahots batzuk, ez digute kanpotik esanen Espainian zer egin behar dugun, baina, Mongolia aldizkarikoek ongi azpimarratu duten bezala, Europar Bankuak ezartzen duena, berriz, ez da inposaketarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.