Gernika Bizkaiak garaipen historikoa lortu du Rovigoren aurka (13-3)

Erredakzioa
Donostia
2012ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Gernika Bizkaiak garaipen historikoa lortu zuen atzo Urbietan, Italiako Rovigoren aurka (13-3), Challenge Kopako lehen faseko partidan. Hego Euskal Herriko talde batek Europako lehia bat irabazten duen lehenengo aldia da, eta Espainiako Ligako taldeek lorturiko gutxietako bat. Basurdeen helburua partida irabaztea zen, eta orain multzoko hirugarren postuan daude Perpinya eta Worcesterren atzetik.

Multzoko lehen bi partidetan astinduak hartu ondoren, atzokoa zen partida bat irabazteko aukera aproposa, eta Gernika gehiago izan zen. Jon Magunazelaia kapitainak lortu zuen etxekoen entsegua (38.min), eta atsedenaldira 7-0 irabazten iritsi ziren. Bigarren zatian Declan Cusacken ostikoek zabaldu zuten aldea. Bestalde, Ohorezko Mailan atzo jokaturiko derbian, Ordiziak 10-7 irabazi zion Getxori. Goierritarrak hirugarren dira orain, eta bizkaitarrak, bosgarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.