Komunikazioa

Sanferminetako entzierroak TVEn, Patxi Cervantesen eskutik

Iazko entzierroek inoizko ikusle daturik onenak izan zituzten TVEn: %72,4ko ikusle kuota

Erredakzioa
2011ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
2011. urteko sanferminetako entzierroak emateko lantalde handi bat jarriko du martxan TVEk. Uztailaren 7tik 14ra bitartean, entzierroak La1, Canal24 Horas eta TVE Internacional kateetan ikusi ahalko dira. RNE irratiak eta Rtve.es webguneak ere zuzenean emango dituzte. 25 kamera izango dituen unitate ibiltaria entzierroaren ibilbidean zehar zabalduko dute. Bi garabi eta bi slow motion kamera ere izango dituzte. TVEko beste egoitza batzuetako 75 teknikari izango dira Iruñean egun horietan, Nafarroako egoitzako beste hamabost lagunekin batera.

Patxi Cervantes arduratuko da TVEn entzierroen kontaketa egiteaz. Hainbat urtez irratiz egin zuen kontaketa, eta iaz aritu zen lehen aldiz telebistan. Haren alboan Ciudadano Garcia eta Pilar Garcia Muñiz izango dira. Taldea zuzentzeaz Carmen Delgado arduratuko da.

Entzierroak baino lehen eta ondoren gertatzen denaren berri honako hauek emango dute: Mavi Doñate, Arantxa Markuleta, Ana Valencia, Cristina Garcia eta Fernando Roncal kazetariek.

Uztailaren 6an txupinazoa eta 14an Pobre de mí ekitaldia ere emango ditu TVEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.