Komunikazioa

Gaur hasiko da Antena3en amodio eta misteriozko 'Luna' telesaila

Webgunearen eta sare sozialen bitartez, ikus-entzuleek istorioan parte hartzeko aukera izango dute

Donostia
2012ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Calenda herriko elezaharretan basoko uluez eta piztia bilakatzen diren gizakiez hitz egiten da. Herri misteriotsu horretan kokatzen da Antena3ko telesail berria, Luna, el misterio de Calenda izenekoa. Fantasia eta maitasuna ditu ardatz telesailak; El Internado telesaileko lantaldeak sortu du. Ikusgai izango da, asteartero, 22:30ean. Sare sozialen eta webgunearen bitartez, istorioan parte hartzeko aukera eskainiko zaie ikus-entzuleei. Protagonisten artean daude, besteak beste, Belen Rueda, Leonardo Sbaraglia, Lucia Guerrero, Fran Perea eta Olivia Molina aktoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.