Bira

Su min

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Baionako sumalduak beti Pelletier plazan daude. Arratsetan biltzar nagusiak antolatzen dituzte sumintzeko gaiak elkarrekin jorratzeko. Madrilekoek Puerta Del Sol hustea erabaki zuten astelehen goizean herriz herri abiatzeko. Hemen oraindik oihuek, sirena hotsek eta zakur zaunkek aitzina darraite.

Greziako telebistetan hedatu publizitateak irria hazi zigun asteburuan. DSK eta sehi bat erakusten zuen chips paketetxoaren jabegoaz borrokan, bukaeran Strauss-Khan eta trostkan —ez duzu horretarik janen— eleen arteko hitz jokoa borobiltzen zelarik. Alabaina Atenasko indignatuentzat NDF-ko lehendakari ohia borreroa baizik ez zen, Alemania eta Frantziako bankuen hazkuntza potoloa segurta arazten zuela Hego-Europako herrien zorraren bizkar.

KM Zero guztietan metatuek argiki ikusten baitute zer gertatzen den: erreforma fiskal bakoitzaren karietara opariak egiten zaizkie aberatsenei, langile eta herresta saldoei eskubideak kentzen dizkieten bitartean, zaharretxeetan hertsien egoera hobetzeko opor egun bat gehiagoren ebastea aipatzen dela jadanik.

Sindikatuek abandonaturik, alderdi politikoek bazterturik eta mediek kitzikaturik sumaldu gazteek gainerakoei bidea urratzen diete garbiki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.