Onintza Enbeita.
Bira

Txillardegi

2012ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Euskara, independentzia, amnistia, presoak, ETA, herria… zer ziren ulertzen hasi ginenean, galdera askoren erantzunak hasten ziren bere izenarekin. ETAren sortzaileetako bat, ETAri izena jarri zion gizona eta ia-ia hil arte gure herriko politikan ekarpenak egin dituen gizona joan dira pertsona bakarraren heriotzarekin. Gehiago oraindik: akademiak onartu ez arren, euskaltzain bat joan zaigu. Hiru aldiz baztertu zuen Euskaltzaindiak soziolinguistikaren oinarriak ezarri zituen gizona, euskal eleberri modernoaren sortzailea. Euskaltzainak euskara zaintzen duena esan nahi badu, behintzat, euskaltzain osoa izan da Txillardegi. Inork baino hobeto zaindu du euskara: hitz eginez, irakurriz, idatziz, biziz eta maitatuz. Berari zor diogu Euskal Herrian Euskaraz bizirik egotea ere, eta haren sortzaile izan bazen, euskaraz bizi den Euskal Herria nahi izan zuelako izango zen. Pena ematen dit justu orain hiltzeak: bere ametsa egia bihurtzeko pauso historikoak eman direnean. Nik pentsatzen nuen Euskal Herria burujabea eta euskalduna denean Txillardegi edo Jokin Gorostidi edo etxabetarrak han egongo zirela, baina ez da hala izango. Gaur inoiz baino argiago ikusten dut Euskal Herri burujabe eta euskaldunaren beharra: bidea hasi zutenei zor diegu bidearen amaieraraino iristea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.