Bira

Storyteller

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Lehorteak setiatu laborariekin egon da Sarkozy. Lurra maite duelako seinale, lur manipulatua, fikzioa baizik ez den lurra. 700 milioi euroko laguntza luzatu die. Nasaiki txalotu dute, nekazariak orain bankeroen eta kotxe egileen errespetu maila berdinean daudela, erdietsi sosa metagatik bereziki. Handienak bederen.

Lehendakaria ez da gehiago nola nahika mintzo eta agertzen pantailetan. DSK aferaren denboran isilik gelditu da, bere ministro miliziarrak igorri dituela su atitxatzera, FN-aren xarak jorratzera, asistituetaz, imigratuetaz, nortasun bikoitzaz, beti mustuka likitsberdinari tiraka, historia izkiriatzen duenak nolabait errealitatea sortzen duela sinesten duelako. Bazterretan aditzen denaren arabera, duda izpirik ez da UMP eta FN alderdietako komunikatzaileek orrazten darraiten zenario arrazialista arrakastatsua datekeela.

Ezkerrak lo-koman dirudi. Ez digu egoera itxuraldatu lezakeen istoriorik eskaintzen. Zurrunga apurrak aditzen zaizkio baina enzefalograma lauz dauka. 2012an sarkolepenistak beste bost urterentzat jarriko dira gobernuan eta laster, abstenzio larriaren eta antolatuko duten kaosaren ondorioz, presidentak aitatik semera —edo alabara— hautatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.