5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute lehen batzarretan

2012ko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sorturen oinarri ideologikoen inguruan azaroan egin diren batzarrei buruzko datuak eman ditu Joseba Alvarezek. Ezker abertzaleko kideak jakinarazi duenez, 5.044 lagunek parte hartu dute, eta 208 batzar osatu dira. Parte hartzaileen artean, 3.265 gizonezkoak izan dira, eta 1.779, berriz, emakumezkoak. Adinari dagokionez, 35 urte baino gutxiago zuten parte hartzaileen %35ek; 2.700 lagunek, hain zuzen. Alvarezek nabarmendu duenez, «parte hartze handiko batzarrak» izan dira, eta, hainbat herritan, bigarren saio bat egin behar izan dute. Batzar horietan ekarpen asko bildu dituztela adierazi du: 400 zuzenketa alternatibo —horietatik 50 inguru Europako Batasunari buruzkoak—, eta 500 bat testu hobekuntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.