Albistea entzun

Arbelari begira. Euskal Kulturaren Transmisioari Buruzko 4. Graduondokoa

'Hambre'-ko oturantza

Nagore Amondarain -

2013ko ekainak 11

Eskola egun honetan kontatu behar diguna berria dela esanez hasi du hitzaldia Bernardo Atxagak, graduondokoaren azken egunean. Herri honen ideologiak eraikitzean egon diren geruzei buruz berba egitera etorri da.

Ez omen zen berdina 1940an pobre izatea Bilbon edo Alkizan. Mendian bi aldiz omen ziren pobre. Eta hor hasten da aipatzen Eliza eta honen bitartez apaiztegietatik pasatako hainbat intelektual. Aurrenekoa, geruza katolikoa, beraz. Kristautasunetik bereizten du, katolikoak bestelako mugak ekarri baitzituen: sakrifizioaren kontzeptua, sexurik gabeko bizitza, martiriak… «Kultura bat horrelako ideologia estu batean ezin da guztiz garatu». Frankismoaren kontrako plataforma guztiak egitura katolikoaren babesean sortuak zirela dio, Etor, Auspoa, Karmel, Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin… aipatuz.

Hambre-ko ostatuan 1972an egin zen oturuntza erdi klandestinoaz jardun du ondoren. Bera ere han zela, urte hartan bizitzako lehen artikulua argitaratu baitzuen eta. «Nahikoa da artikulu bat ateratzea euskal kulturan sartzeko. Hori, egun ere ez da asko aldatu». Oturuntza hartako mahai bueltako kideak aurkeztu zituen: Gabriel Aresti, Lur argitaletxekoak, Patxi Zabaleta, Xalbador Garmendia, Oteizaren jarraitzaile bat (ez du haren izenik eman), ETAren inguruko jende bat ere han zela...

Bigarrena geruza erromantikoa litzateke, eta hura azaltzeko hiru data aipatu ditu: 1801, Wilhelm Von Humboldtekin (Euskaldunak liburuarekin), 1923, Telesforo Aranzadirekin (aurreko liburuaren itzulpenarekin), eta 1963, Jorge Oteizarekin (Quosque Tandem-ekin). Euskal kulturan eta beronen historian lehen mailako garrantzia izan duten gertaerak. Errelato bat behar omen du edozein herrik munduan toki bat izan nahi badu, eta «errelato erromantikoa egin zigun Humboldtek, herri hau munduan kokatuz. Hizkuntza txikia aipatzeaz gain nazio hitza haizatu zuen». Hambre-ko bazkarian katolizismotik zetozenak eta ez zetozenak bigarren geruza honetan elkartzen direla dio. Eta giro antifrankista hartan fusio bat ematen da, berezitasun etnikoak eta arte modernoa uztartuz: Oteizak txalapartari eman ziona, edo Arestik berreskuratutako Jose Ignazio Barrutiaren Gabonetarako ikuskizuna, adibidez. Garai zaharretako geruzak bata bestearen gainean ditugu egun ere, eta bi geruza baino gehiagoz ere berba egin daiteke. Gerra ideologiko eta ekonomiko itzela ere egon zen euskal marxista eta eliza aurrerakoien artean; UEUren sorreran adibidez. Berak, Mitxelenak bere garaian bezala, publikoaren aldeko hautua egin du nabarmen.

Klasismoaren gaia asko interesatzen zaiola dio. «Zergatik ez nintzen lerratu Donostiara eta bai Bilbora? Nire ustez, Donostiako euskaldunek modu klasistan tratatzen dituztelako herrietakoak». Horrela bedeinkatu zigun azken oturuntza Atxagak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Oier Guillan, Agurtzane Solaberrieta eta Haritz Azurmendi ©Jakin

Idoia Beratarbide eta Oier Guillan dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren irabazleak

Isabel Jaurena

'Artxibo biluzia' saritu dute, Torrealdairen artxiboen lapurreta abiapuntu duen proiektua.

Martxan da Durangoko 57. Azoka

Aurten bai: ohiko irudiak ikusi dira Durangoko Azokaren lehen egunean

Paulo Ostolaza

Goizean ireki ditu ateak Landako guneak, eta ikasleak izan dira protagonista han. Arratsaldean egin dute irekiera ekitaldia, Barrexerka antzerki taldearen eskutik.

Langileak Durangoko Landako guneko salamahaietako bat prestatzen, atzo. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eztanda baten esperantzan

Iñigo Astiz

Gaur hasiko da Durangoko 57. Azoka, eta, azken bi urteetako gorabeheren ondoren, pandemia aurreko itxura berreskuratzeko erronka izango du aurrez aurre igandera bitarte. Musikaren euskarri fisikoen krisiak eta prezioen igoerak eragindako ziurgabetasunari ere erantzun beharko dio.

 ©Aritz Loiola, FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.