Egiptoko Justiziak abuztuaren 3an epaituko du Mubarak
Hurrengo abuztuaren 3an hasiko da Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren aurkako epaiketa, Kairon. Aurrez pentsatutako hilketa egitea eta urtarrilean hasi zen matxinadan manifestarien aurkako homizidio saioa dira leporatutako kargurik larrienak.
Abdelaziz Omar Kairoko helegite auzitegiko presidenteak jakinarazi duenez, influentzia trafikoagatik, estatuko funtsei aurrez pentsatutako kaltea egiteagatik eta legez kanpo aberasteagatik ere auzipetuko dute. Mubarakekin batera epaituko dituzte Alaa eta Gamal haren semeak eta Hussein Salem enpresaria. Mubarakek iragan otsailaren 11n utzi zuen boterea. Gaur egun Sharm el Seikh-eko ospitale batean dago.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.