Kritika. Zartzuela

Eszenaren indarra

2014ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
'El dúo de la africana'

Egilea: Manuel Fernandez Caballero. Eszena zuzendaritza: Emilio Sagi. Musika zuzendaritza eta pianoa: Ruben Fernandez Agirre. Abeslariak: Mariola Cantarero, Javier Tome. Abesbatza: Rossini Koroa. Aktoreak: Enrike Viana, Felipe Loza, Gurutze Beitia.Tokia: Bilboko Arriaga antzokia. Eguna: otsailaren 13a.

Atsegin handiz jaso dugu Emilio Sagik asmatu duen eszena jokoarina eta indartsua El dúo de la africana zarzuelan. Izan ere, Manuel Fernandez Caballero-renlana, genero chico deituaren alorrean jarri beharko genuke.Eta nahiz eta Miguel de Etxegarairen libretoa kaskarra izan, bidea ematen dio egoera barregarriak zabaltzeko opera konpainiaren baten gorabeherak azaltzeko La africana operaren estreinako egunean. Baina ez ziren goian aipatutakoakzeuden oztopo bakarrak: dekoraturik gabe, orkestrarik gabe —diru murrizketakdirela-eta— aktoreen eta zuzendariaren eskuetan geratu ziren kalitatearen erantzukizuna, eta gutxiago abeslari hutsen eta musikariaren arduretan. Beraz, eszena zuzendariak antzoki osoaren sarrera-irteeretako ateek aprobetxatu zituen etengabeko mugikortasuna emateko aktore-abeslarieietaatrezzo moduan zegoen irudimenezko eszenatokiaren atzekoa adierazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.