Kritika. Opera

Bohemiarrak kolokan

2013ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
'La Bohème'

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo. Eguna: maiatzaren 18a.

Amaiera distiratsua aukeratu zuen OLBEk denboraldiaren azkenean emateko, baina emaitza, horrela izan beharrean, epel gelditu zaie Pucciniren La Bohème honetan. Egia da bertan azaldu ziren osagai guztiak zuzenak suertatu zirela; egia da operak continuum musicale eskatzen duela ere, eta zehaztasun eta batasun melodikoa... Baina lanak bi erregistro eskatzen ditu. Hasierakoa freskoa eta alaia izan behar da; hots, sosik gabe lana bilatzen dabiltzan gazte bohemiarrei dagokiena. Bigarrenean, berriz, pobreziak eragiten duen drama azaldu behar da. Bigarrenaren zatian, dramara hurbildu zen; lehenengo zatian, berriz, irakurketa hotza egin zuten, emoziorik gabe. Esaterako, Miguel Angel Gomez Martinezek behar baino geldiago eraman zuen orkestraren errimoa. Haren eskuetan, Parmako orkestrak ez zuen azaldu behar den sakontasuna intentsitatean, kontrastean eta emozioan. Bi protagonisten aldetik, zuzen abestu arren, ez zuten arintasunaren edo alaitasunaren zantzurik eman gazteen rolak taularatzeko. Inva Mula sopranoakez zuen osatu Mimiren kantaldia-k behar duen berotasuna. Stefano Secco tenorraren ausardiak ez zuen Rodolforen erromantizismoa bete. Aldiz, gustatu zitzaigun Carmen Romeu eta haren ahots indartsua. Beste aldetik, Emilio Sagi eszena zuzendari bikainak hobeto gainditu zuen operak exijitzen duen eszenografia errealista, eta, Julio Galanekin batera, sinesgarritasuna lortu zuen miseria eta giro latza islatzean. Aldiz, ez zuten ondo baliatu agertokiak daukan zabaltasuna; estutu egin zuten eszena korala, eta arazoak sortu ziren. Bi abesbatzek arazoak izan zituztendenbora-pasa batzuekin.

Alderantziz, antzezpenak hobera egin zuen dramara hurbiltzen zen heinean, bigarren zatian. Inva Mula sopranoak eder abestu zuen erdi ahotsean abestu behar zuen lerro dramatikoa. Beste horrenbeste gertatu zitzaion Seccori, ziurrago eta zorrotzago ahotsarekin. Gainontzeko abeslariek ondo egin zuten. Simone Piazzolak, pixka bat ilun adierazi arren, tinbre atseginarekin abestu zuen. Ondo abestu zuten Roberto Tagliavinik eta Manel Estevek ere. Eta egoki beren rol txikietan Alberto Arrabalek eta Martin Barcelonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.