Zinemari buruzko bost hitzaldi bildu dituzte liburu batean
Azkoitiko (Gipuzkoa) Matadeixe Zinetogram taldeak ikus-entzunezkoen gaineko jardunaldiak antolatu zituen 2009an, eta, orduko hartan emandako hitzaldiak bildu, eta Begia amodioaren ehiztari izeneko liburuan argitaratu ditu orain. Bost testu dira, Harkaitz Cano idazleak, Andres Gostin kazetari eta unibertsitate irakasleak, Iosune Muñoz literatura ikerlariak, Aitor Arregi zinemagileak eta Joseba Macias kazetariak orduan emandako hitzaldiak jasotzen dituztenak. Guztiek ikus-entzunezkoak izan zituzten ardatz, baina bakoitzak eremu jakin bat jorratu zuen.
Juan Luis Zabala idazle eta BERRIAko kazetariak hitzaurrea idatzi du, eta Zinetogrameko kideek hitzatzea.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.